→Ugao

Aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du Ugaoko Gazte Guneak

Datorren ikasturteari begira, aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du Ugaoko Gazte Informazio Guneak. Irailetik aurrera egingo da ikastaroa, asteburuetan.

@adspedia

Datorren ikasturteari begira, aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du Ugaoko Gazte Informazio Guneak. Irailetik aurrera egingo dute ikastaroa, asteburuetan.

35 urte baino gutxiago duten ugaotarrek diru-laguntza jasoko dute. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, uztailaren 15a baino lehen eman beharko dute izena 94 632 20 14 telefonora deituz, gazteinfo.ugao@ortzadar.es helbidera idatziz, edota Gazteinfo Ugao-Miraballeseko bulegora gerturatuz (Udiarraga, 39), astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 10:30etik 13:30era.

Bestalde, jada boluntarioak diren edota boluntarioak izan nahi duten gazteen arteko lokarri eta eragile gisa, Ugaoko Gazteinfok elkartasun taldea osatu nahi du. Honen bidez, udalerrian elkartasun proiektuak aurrera eraman nahi dutenei espazio komun bat eman eta haien artean harremanetan jartzea sustatuko da. Interesdunek Gazteinfo bulegoan eskatu beharko dute informazio gehiago.

Gazteen enpleguaren sustapenerako Gazteinfo Aktion! programaren barruan garatutako ekimenak dira biak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak