→Basauri

Javi Orue: “Lan asko egitea txarra da, baina ezer ez egitea are okerragoa”

Sudokuak egiteaz aspertuta, KeKruz denborapasak asmatu zituen Javi Orue basauriarrak 2007an, urtebeteko bajan zegoela.

Sudokuak egitea oso gustuko nuen, baina hainbeste egitearen ondorioz, nazkatu eta blokeatu egiten nintzen”. Horrela azaltzen du Javi Orue basauriarrak nola sortu zituen KeKruz denborapasa berriak. Urtebeteko bajaren ondorioz, sudoku antzeko jolasa asmatu zuen 2007. urtean.

Urtebeteko baja baten ondorioz hasi zinen zenbakiak astintzen…

Bai, 2007an baja hartu nuen bizkarreko arazo batengatik eta ia urtebete egon nintzen lan egin barik. Egunerokotasunean ez aspertzeko asmotan, hasieran Basauriko Jaietako programa zaharretako portadak marrazten hasi nintzen. Beste alde batetik, sudokuak egitea oso gustuko nuen, baina hainbeste egitearen ondorioz, nazkatu eta blokeatu egiten nintzen. Orduan, beste denborapasa bat bururatu zitzaidan: lehen ikusian zailak diruditen arren, ez da hala eta, gainera, bide gehiago eskaintzen dizkizu emaitzak ebazteko.

KeKruz izena jarri diezu. Nola sortu zenuen izen hori?

Hasiera batean euskarazko izena jartzea pentsatu nuen: Zortziko. Izan ere, zortziko jolas bat da. Hala ere, geografikoki izen horrek mugak jartzen zizkiola iruditzen zitzaidan, agian nazioarteari begira jendeak ez zuelako ulertuko. Ogibide finkoa izango balitz, noski, euskarazko izena jarriko nieke, baina kanpoaldean ezagutzeko xedearekin KeKruz bezala bataiatu nituen.

Hain zuzen ere, gurutzeak oso nabarmen ikusten dira…

Bai. Zortzi laukizuzen daude eta horien barruan gorriz eta berdez marraztutako beste bi angeluzuzen. Errektangelu bakoitza 1etik 8ra osatu behar da eta horretarako kontuan izan behar dira bai laukizuzen gorria zein berdea. Baliteke zenbaki bakar bat hiru laukizuzen ezberdinetan egotea. Zutabeak, ilarak eta diagonalak osatu behar dira.

Nola bururatu zitzaizun denborapasa hauek egitea?

Zenbakiak betidanik gustatu izan zaizkit, txikitatik, baina egia esateko ez dakit nola okurritu zitzaizkidan; Sudoku arruntetan gurutze bat erdian jarriz, suposatzen dut. Nire gaztaroan asko jolasten nuen zenbakiekin: marraztu gabeko lerroak imajinatzen nituen 1etik 9ra. 2007an ordu libre asko izan nituen baja dela medio: “Lan asko egitea txarra da, baina ezer ez egitea are okerragoa da”. Orduan erregistratzea eta patentatzea ez nuen ezta pentsatu ere egin.

Orain, berriz, marka erregistratu eta patentatu duzu…

Bai. Marka eta diseinua 2008ko urtarrilaren 28an patentatu nituela uste dut.

Nolakoa izan zen prozesu hori?

Bilbora joan behar izan nuen: Markak eta Patenteak sailera, batetik, eta Erregistrora, bestetik. Ez zen oso prozesu luzea izan, baina trabaren bat izan nuen Markak eta Patenteak sailean ez zutelako nire proiektua patentatu nahi: arrazoi tontoak eman zizkidaten. Adibidez, proiektua patentatzeko mugimendua izan behar zuela. Ez nuen gai horretaz ezer ulertzen, baina banekien hitzak ere patentatu ahal zirela! Azkenean, patentea lortu nuen eta gutxi gorabehera 200 euro ordaindu behar izan nituen.

Beraz, KeKruz gehiago egitea zaila izango da…

KeKruz denborapasak Espainia mailan patentatua dago. Esate baterako, behin New Yorkera joan nintzen eta bertan zenbait banatu nituen. Estatu Batuetako edonork marka eta diseinua har ditzake eta bertan ere patentatu problema barik. Izan ere, patentatzeko modu asko daude: nazio mailakoa, kontinentekoa zein Nazioartekoa. KeKruz nazio mailan bakarrik patentatu nuen.

Ba al dakizu zenbat KeKruz egin dituzun 2007az geroztik?

Gutxi gorabehera 100 eta 150 KeKruz artean diseinatu ditut. Nire dirutik ordaindu nituen guztiak; ez nuen publizitaterik jarri. Hasiera batean taberna bakar batera joan nintzen ea laguntzeko prest zeuden: KeKruz denborapasak liburuxkan bere lokala ager zedin proposatu nion, berak trukean euro bateko irabazia niri emateko. Azkenean, Arizko Dorretxea jartzea erabaki nuen. Ez dut inolako etekinik ateratzen Kekruzi esker; ez dut zentimorik nahi.

Zein da KeKruz denborapasen zailtasun maila?

KeKruz denborapasak liburuxkako portadak adierazten duenez, bakoitzak ipintzen du maila. Ez dago adin mugarik ere. Hasieran errazak egiten nituen, ume txikientzako balira bezala. Gero, zailtasun mailarik ez jartzea erabaki nuen txikiek eta nagusiek egin zitzaten. Denborapasa hauek ez dira pertsona azkarrentzat edo tontoentzat: burua zenbateraino garatua daukazun edo zer nolako eguna daukazun, horren arabera egiten dira. Pertsona bati gehiago kostatu ahal zaio baten bat ebaztea eta beste batek, ordea, ti-ta batean egingo ditu.

Egun ez duzu KeKruz gehiago prestatzen…

Hala da. Dena den, harreman zuzena mantentzen jarraitzen dut denborapasa hauekin: inprimategira eramaten ditut diseinu batzuk eta atzealdean egutegiarekin inprimatzen ditut; urtekoak, Athleticen partidetakoak…

Amaitzeko, anekdotaren bat ba al duzu kontatzeko?

Behin, Ibizara joan nintzen oporretan eta Athleticeko partiden egutegia jarri beharrean, Real Madrilekoak jarri nituen KeKruzen atzetik. Hoteleko harreran utzi nituen batzuk. Egun batzuen ondoren, hoteleko zuzendaria etorri zitzaidan: matematikaria nintzen galdetu zidan. Formatua gustatu zitzaion eta orduan esan nion: “Aizu, nahi baduzu hau pastel bat da eta bakoitzak zati bat har dezake onura gisa”. Azkenean, airean geratu zen proposamena eta horrela gelditu da.

____________

KEKRUZ DENBORAPASAK

kekruz1_pkekruz2_p

 

 

*Emaitzak:

kekruz soluzioak

 

Lindsay Lohan Fashion Forward at White House Correspondents
transformice alder and sycamore

How to Make Your Teeth Whiter
free porn sites Here’s the games we really want to talk about

Weak Sales Could Dampen View of Gap
rape porn The New Culture of the 1920’sDuring World War I

Figured Woman Needs to Know About Lingerie
milf porn who resembled a 1920s flapper with her curly updo and grayish

Mens Military Style Fashion Jackets
xvideos A good knife is essential

How to Make Dresses From the 1700s
black porn take a look high altitude by means of straight models

How Colour Analysis Can Help
cartoon porn but others have stated this to be the case

How to Become a Fashion Designer Without Going to College
youjizz Girls started dressing in a similar fashion in the 1980s
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak