→Basauri

Anton Ferrero eta errepresio frankistaren biktimak omendu dituzte Basaurin

  • basauri anton ferrero 2018 omenaldia 0
  • basauri anton ferrero 2018 omenaldia 1
  • basauri anton ferrero 2018 omenaldia 0
  • basauri anton ferrero 2018 omenaldia 1

Diktadura eta errepresio frankistaren biktimak omendu dituzte Basaurin martxoaren 11n. Tartean, Vicente Anton Ferrero gogorarazi dute bere erailketaren 42. urteurrenean. 1976ko martxoaren 8an erail zuen Guardia Zibilak Anton Ferrero herritarra Basaurin, martxoaren 3an Gasteizen izan ziren erasoak salatzeko manifestazioan parte hartzen ari zela.

Nora Pereda Basauriko Udaleko Herritarren Parte-hartze zinegotziak, Natalia Gardeazabal EH Bilduko bozeramaileak eta Basauriko Oroimena plataformako kideek gogorarazi dute frankismoaren biktima basauriar guztien ahotsa izango direla: “Ez dugu ahazten utziko haien oroimena, ezta euren ahalegina ere. Gaur hemen gauden guztiok, eta gure ondorengoek, ez dezagula inoiz ahaztu haien historia, neurri handi batean geurea ere baita”, diote.

Ekitaldi hau urtero ospatzen da 2012tik. Urte hartan, Basauriko Udalak otsaileko osoko bilkuran onartu zuen Lau Haizetara Gogoan elkarteak aurkeztutako mozioa, zeinak diktadura eta errepresio frankistaren biktima guztiak oroitzeko eguna ezarri nahi zuen.

basauri anton ferrero 2018 omenaldia 1

Aurreskua, Edurre Dantza Taldearen eskutik // Basauriko Udala

Argazkia: Basauriko Udala

Argazkia: Basauriko Udala

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak