→Basauri

Argazkiak | Reala, XX. Piru Gainza torneoko txapelduna

  • basauri xx piru gainza torneoa 2018 fase finala 0
  • basauri xx piru gainza torneoa 2018 fase finala 1
  • basauri xx piru gainza torneoa 2018 fase finala 0
  • basauri xx piru gainza torneoa 2018 fase finala 1

Ekainaren 2an eta 3an jokatu da Basauriko Soloarteko futbol zelaian XX. Piru Gainza torneoa. Aurten txapeldun izan da Real Sociedad, Real Madrid penaltietan irabazita (0-0; 2-4). Hirugarren sailkatua izan da Vigoko Celta eta laugarren Basauriko Selekzioa (0-0; 3-4 penaltietan). Athletic Club eta Moskuko Dinamo taldeek itxi dute sailkapena, hurrenez hurren (3-0).

Torneoko goleatzailearen saria jaso du Jon Karrikaburu jokalariak (Real Sociedad), txapelketako jokalaririk onenaren saria Damian Rodriguezi eman diote (Vigoko Celta) eta atezainik onena Egoitz Arana izan da (Real Sociedad). Alvaro Fernandez jokalari basauriarrari Arraza saria eman diote eta entrenatzailerik onenaren saria Juan Recondo galiziarrak eskuratu du (Vigoko Celta).

Piru Gainza txapelketako edizio honetan omenaldia egin diete Di kolektiboari (ezgaitasun intelektuala) eta Naroa Intxausti soprano basauriarrari.

basauri xx piru gainza torneoa 2018 fase finala 1

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak