→Galdakao

Argazkiak | Hego Uribeko pilotariak aurrera, emakumezkoen binakako txapelketan

Gaur hasi da aurtengo Eskuz Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketa. Promozio mailako lehen kanporaketa partiduak Galdakaon jokatu dira udalerriko hiru frontoietan: Kurtzean, Elexalden eta Unkinan.

Hego Uribe eskualdetik hiru pilotari aritu dira: Irati Ugalde (Galdakao), Izaskun Martin (Basauri) eta Marian Trigo (Basauri). Maite Jaio galdakoztarrak Ugalderekin osatzen zuen bikotea, baina agenda kontuengatik ez du gaur jokatu. Ugalderen bikotekidea Irati Batiz zornotzarra izan da, Martinena Gentzane Aldai orozkoarra, eta Trigorena Izarne Oiarzabal andoaindarra.

Gaurko jardunaldia bukatuta, aurrera egin dute txapelketan eskualdeko hiru pilotariek eta hurrengo kanporaketa jokatuko dute otsailaren 10ean Sodupen.

Marian Trigo (Basauri) eta Izarne Oiarzabal (Andoain) Usansoloko Unkina frontoian // Argazkia: Bidebieta Pilota Kluba

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak