→Galdakao

[Argazkiak] Galdakaho azokak omenaldia egin dio Lola Casas idazleari

galdakao galdakaho azoka 2016 inaugurazio ekitaldia 0

Abenduaren 16an Galdakaho azokaren inaugurazio ekitaldi ofiziala gauzatu zen. Abenduaren 21era arte egongo da zabalik Muguru kalean.

Abenduaren 16an 18:00etan Galdakaho ahoz ahoko azokaren inaugurazio ekitaldi ofiziala gauzatu zen. Arkaitz Estiballes bertsolariak, Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak, Lola Casas idazle eta irakasle kataluniarrak eta Galdakaoko Udaleko ordezkariek hasiera eman zioten Galdakaho azokari.

Ekitaldian omenaldia egin zioten Casasi. Izan ere, Roald Dahl idazle galestarrarekin harreman oso estua izan zuen -Dahlen ondarea aurtengo erakusketan dago ikusgai-. Era berean, honakoak aurkeztu zituzten: Euskararen Egunean Bengoetxe, Elexalde eta Eguzkibegi eskolako ikasleek antzeztu zuten flashmoba, ‘Galdakaho, ahoz ahoko azoka’ abestia (Ane Legarreta, June Agirre), eta ‘Charlie eta txokolatezko lantegia’ abestia Maximo Moreno Musika Eskolako ikasleek kantatuta. Ekitaldia amaitzeko, Galdakaoko Ostalaritza Eskolak egindako gozoak banatu zituzten.

galdakao galdakaho azoka 2016 inaugurazio ekitaldia 1

galdakao-galdakaho-azoka-2016-inaugurazio-ekitaldia-2

galdakao-galdakaho-azoka-2016-inaugurazio-ekitaldia-3

galdakao-galdakaho-azoka-2016-inaugurazio-ekitaldia-4

galdakao-galdakaho-azoka-2016-inaugurazio-ekitaldia-5

galdakao-galdakaho-azoka-2016-inaugurazio-ekitaldia-6

galdakao-galdakaho-azoka-2016-inaugurazio-ekitaldia-7

galdakao-galdakaho-azoka-2016-inaugurazio-ekitaldia-8

galdakao-galdakaho-azoka-2016-inaugurazio-ekitaldia-9

galdakao-galdakaho-azoka-2016-inaugurazio-ekitaldia-10

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak