→Galdakao

[Argazkiak] 2.796 galdakoztarrek parte hartu dute Gure Esku Dago galdeketan

galdakao galdeketa azaroak 5 2017 gure esku dago 0

Azaroak 5 dituen honetan, erabakitze eskubidearen aldeko galdeketa ospatu dute Galdakaon, Gure Esku Dago plataformak deituta.

Iturriondo plazan bi bozkaleku jarri dituzte // Geuria

Azaroak 5 dituen honetan, erabakitze eskubidearen aldeko galdeketa ospatu dute Galdakaon, Euskal Herriko beste hamabi udalerrietan bezala, Gure Esku Dago plataformak deituta. Guztira, 2.796 herritar hurbildu dira Galdakaon bozkatzera, hau da, %13,04a.

‘Euskal Herri independente bateko herritarra izan gura dozu?’ galderari jaso diren erantzunen arabera, boto-emaileen %91,56ak baiezkoaren alde egin du (2.560 boto) eta %6,37ak kontran egin du (178). Zurizko botoak 49 izan dira (%1,75) eta baliogabeak 9 (%0,32).

galdakao galdeketa azaroak 5 2017 gure esku dago 1

Gora