→Galdakao

Argazkiak | Patri Espinar usansolotarrak jaso du II. Berdintasun Saria

  • galdakao berdintasun saria 2018 patri espinar 0
  • galdakao berdintasun saria 2018 patri espinar 1
  • galdakao berdintasun saria 2018 patri espinar 0
  • galdakao berdintasun saria 2018 patri espinar 1

Martxoaren 15ean banatu dute Galdakaon II. Berdintasun Saria. Patri Espinar pilotari usansolotarrak jaso du garaikurra aurten, kirolean emakumearen papera ezagutzera emateagatik. Galak Gurutze Beitia aktorearen partaidetza izan du, baita Ainara Rua biolinistarena ere. Espinarrekin batera hautagaiak izan dira Mireia de Diego, Ostalaritza Eskola, Ibaizabal Saskibaloi Taldea, Iraia Garcia, Usansolo Racing Taldea eta Argizai Skaut Taldea. Iaz Erabide Elkarteari eman zioten I. Berdintasun Saria.

Patri Espinar onena Munduko PilotaTxapelketan, Kolonbian

Azaroaren 18tik 26ra bitartean ospatu zen Nariñon (Kolonbia) Munduko Pilota Txapelketa, Esku Pilotako Konfederazio Internazionalak (CIJB) antolatuta. Hamazazpi herrialdek hartu zuten parte txapelketan, eta Euskal Herritik, besteak beste, Patri Espinar usansolotarra deitu zuten. Txapelketan bi urrezko domina irabazi zituen, biak One Wall modalitatean: bata buruz burukoan eta bestea binakakoan Amaia Araiztegi mallabiarrarekin batera. Era berean, Espinar txapelketako emakumezko pilotaririk onena hautatu zuten.

galdakao berdintasun saria 2018 patri espinar 1

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|