Basauriko Mugimendu Pentsionistak manifestazioak hasi ditu berriro. Ehun bat lagunek bat egin dute deialdiarekin eta udaletxeko plazatik abiatu dira.
San Migeleko jaietako lehen igandean izan da Playback lehiaketa. Ixatxak parkea beteta egon da lehiaketa ikusteko, eta partaideen eta ikusleen artean giro ezin hobea sortu da.
Hasi dira San Migeleko jaiak! Kuadrillen jaitsierak eman die hasiera jaiei. Iaz kuadrillen jaitsiera irabazi zuen Zirikariak kuadrillak irakurri du pregoia eta txupinazoa botatzearen ardura Irina...
Abusu sexualen kontrako martxa egin dute Basaurin irailaren 19an, ostegunez. Ez Naiz Isilduko plataformak deituta, dozenaka lagun batu da mobilizaziora.
Aurten Sabiñánigora (Huesca) joan da Agintzari Dantza Taldea, Estatuko beste taldeekin trukea egiteko programaren barruan.
Europako Mugikortasunaren Astearekin bat egin du Basaurik. Irailaren 22an, igandez, Bizikleta Martxa egin dute ehun bat lagunek, Arizgoiotitik abiatuta.
Euskal folklorearen plaza izan da Basauri asteburuan. Irailaren 20tik 22ra bitartean ospatu da Euskal Herriko Dantza Agerketa; aurten, Social Antzokian.
Kuadrillen arteko Herri Kirolen txapelketa egin dute Galdakaoko jaietan, Txandapa kuadrillak antolatuta. Aurten Patxiku kuadrillak irabazi du txapelketa.
Irailaren 19an, ostegunez, Playback lehiaketa egin dute Galdakaoko jaietan. Zizpa Gazte Konpartsak antolatzen du lehiaketa eta aurten 18 taldek eman du izena.
Bizikleta lasterketa egin dute Galdakaoko jaietan. Baina ez ohiko bizikleta lasterketa: ur gainean egin dute lasterketa hainbat partaidek.