→Ugao

Argazkiak | Burdin Hesiaren ibilbideen panela aurkeztu dute Ugaon

Burdin Hesia bisitatzeko ibilbidea aurkeztu dute Ugaon. Gogora Institutuak diseinatuta, herrian jartzen den lehenengo panela da. Bertan, Gerra Zibilean Bilbo eta inguruak tropa frankistetatik babesteko eraiki zen lehen defentsalerroa zer izan zen jasotzen da. Testuinguru orokorraz gain, panelak Burdin Hesiaren Ugaoko ibilbidearen lokalizazio mapa dakar: 2,5 kilometroko luzeera du guztira eta udaletxeko plazatik abiatuta, Burdin Hesiko zenbait babesleku eta lubakitatik pasatzen da.

Iaztik, Burdin Hesia Euskal Kultura Ondaretzat eta Euskadiko Memoria Demokratikoaren Ibilbidetzat hartzen da, Eusko Jaurlaritzak, Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiek eta bi lurraldeetako 33 udalerrik sinatutako akordioaren bidez. Akordio horrek lankidetza-esparru globala ezartzen du, defentsa-lerro hori babesteko, finkatzeko, mantentzeko eta haren balioa nabarmentzeko. Hego Uribe eskualdeari dagokionez, otsailean defentsa-lerroaren ondarea bisitatzeko ibilbideak aurkeztu zituzten Galdakaon.

ugao-burdin-hesia-2018-ekaina-ibilbidea-panel-informatiboa-aurkezpena-1

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak