→Ugao

Argazkiak | Rafa Rueda, azaroko Ganbarako igande musikatuak zikloan

ugao rafa rueda 2017 ganbarako igande musikatuak azaroa 0

Azaroaren 26an Rafa Rueda abeslariak bere disko berria aurkeztu zuen Ugaon, Ganbarako igande musikatuak zikloaren barruan.

Rafa Rueda, azaroaren 26an, Jane Jauregiko ganbaran // Geuria

Urriaren 22an hasiera eman zioten ikasturte berriko ‘Ganbarako igande musikatuak’ zikloari. Maria Rivero musikariaren proiektu berria, Kintsukoroi, aurkeztu zuten lehendabiziko emanaldian. Egitasmo hau urrian hasi eta maiatzera arte luzatuko da, hilabeteko azken igandetan. Azaroaren 26an Rafa Rueda abeslariak bere disko berria aurkeztu zuen, eta ekarriko dituzten beste batzuen artean daude: Josu Bergara, Mushkum, Iker Lauroba, Igor Arzuaga eta Maite Idirin.

Egitasmo honen helburua da formatu txikiko kontzertuak antolatzea, “gehienetan akustikoak eta euskaraz”, diote antolatzaileek. Sarea Sound System Ugaoko musikazaleen elkarteak antolatzen du programa hau, Ugaoko Udalaren laguntzarekin. Emanaldiak Jane Jauregiko ganbaran izango dira.

ugao rafa rueda 2017 ganbarako igande musikatuak azaroa 1

ugao rafa rueda 2017 ganbarako igande musikatuak azaroa 6 GOIO RAMOS

Argazkia: Sarea Sound System

Argazkia: Sarea Sound System

Gora