→Zeberio

Argazkiak | Errementari Museoa inauguratu dute Zeberion

Ekainaren 22an inauguratu dute Errementari Museo Etnografikoa Zeberion, Ermitabarri auzoan. Inaugurazio ekitaldia gidatu dute Gontzal Mendibil kantautoreak, Iñaki Garcia Uribe Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko kide ugaotarrak eta Manu Etxebarria etno-lingustia zeberioarrak. Bitartean, Oier Elorduy errementariak forjatze-lanen erakustaldia egin du.

Era berean, inaugurazioan izan dira Karlos Idirin Zeberioko alkatea eta zinegotziak eta Jon Ajuria Zaratamoko alkatea, baita Jose Añibarro Aiesta Paisa Zeberioko azkenengo errementariaren senideak ere.

zeberio errementari museo etnografikoa 2018 inaugurazioa 1

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak