→Basauri

Exabier Arrieta EH Bilduko alkategaia izango da Basaurin

basauri eh bildu exabier arrieta 2018 udal hauteskundeak alkategai

EH Bilduk 2019ko udal hauteskundeetarako Basauriko hautagaia zein den jakinarazi du: Exabier Arrieta Galarraga.

Exabier Arrieta Basaurikoa da eta 46 urte ditu // Argazkia: EH Bildu Bizkaia

EH Bilduk 2019ko udal hauteskundeetarako Basauriko hautagaia zein den jakinarazi du: Exabier Arrieta Galarraga. Erronka “erantzunkizunez eta ilusio osoz” hartzen duela adierazi du Arrietak: “EH Bilduk helburu oso zehatza duen proiektu politikoa dauka Basauriko herriari eskaintzeko: herria bera eta bertako bizilagunen bizitza hobetzea. Eta horretarako jarraituko dugu lanean burubelarri”.

Arrietak 46 urte ditu eta Basaurikoa da. Administrazio eta Merkataritza Espezialista Teknikari bezala formakuntza eta Edesako lantegian bere ibilbide profesionalaren gehiengoa eman du. Besteak beste, Basauriko Edesa kooperatiban langile bazkideen ordezkari bezala jardun zuen 2006tik geroztik eta 2013an Edesa hartzekodunen konkurtsoan sartu zenean, kooperatiba hondotik ateratzeko aurkeztutako proiektu sozio-enpresarialeko bultzatzaileetako bat izan zen. Era berean, Edesa Industrial S.L.- ko Enpresa Batzordeko Lehendakari eta Idazkari ardurak bete ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak