→Ugao

Ekaitz Mentxaka EAJko alkategai izango da berriro Ugaon

Egungo alkateak, Ekaitz Mentxakak, datorren urteko udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du. 

Ekaitz Mentxaka, Ugaoko alkatea // BBB

Egungo alkateak, Ekaitz Mentxak, datorren urteko udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du.“Motibatuta sentitzen naiz, beste legealdi bati ekiteko gogotsu, duela bost urte hasi genuen proiektuarekin jarraitzeko ilusioarekin. Hori dena, Ugao-Miraballeseko alderdikideen babesa daukadala jakiteak ematen didan konfiantzarekin”, esan du Mentxakak.

2013. urtean bilakatu zen Mentxaka Ugaoko alkate, orduko alkatea zen Izaskun Landaida Emakundeko zuzendari izendatu baitzuten.  2015. urtean EAJko zerrendaburu aurkeztu zen udal hauteskundeetara eta hala egingo du datorren urteko hauteskundeetan ere.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak