→Etxebarri

David Merino izango da berriro Etxebarriko EH Bilduren alkategaia

2019ko udal hauteskundeetarako EH Bilduren alkategaia aurkeztu berri dute Etxebarrin. David Merino izango da berriro ere ezker koalizioaren zerrendaburua.

David Merino // Argazkia: EH Bildu Bizkaia

2019ko udal hauteskundeetarako EH Bilduren alkategaia aurkeztu berri dute Etxebarrin. David Merino etxebarritarra izango da berriro ere ezker koalizioko zerredaburua, prozesu parte hartzaile baten ondorioz hala aukeratuta.

Merinok 41 urte ditu eta 2015etik Etxebarriko EH Biduren zinegotzia eta bozeramailea da. “Formakuntza etengabeko lau urte izan dira, Etxebarri izugarrizko aldaketa fasean murgilduta dago eta aldaketa horren adierazle izaten jarraitzea gustatuko litzaidake, alternatiba izan nahi dugu”, dio Merinok.

HAUTESKUNDE ZERRENDA, MARTXOAN

Etxebarriko EH Bilduren hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak proposatzeko eta izendatzeko prozesu parte-hartzailea 2019ko martxoan egingo dute. Alkategaia aukeratzeko egin den moduan, bigarren fase horretan parte hartzeko ere ezinbestekoa izango da EH Bilduren barneko erroldan izena emanda egotea (elkarrekin.ehbildu.eus).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak