→Etxebarri

Loren Oliva LVPren alkategai izango da berriro Etxebarrin, 2019ko udal hauteskundeetan

Loren Olivak hautagaitza errepikatuko du Etxebarrin 2019ko maiatzeko udal hauteskundeetan. Hala erabaki dute La Voz del Pueblo auzotarren taldeko kideek.

Loren Oliva 2011tik da Etxebarriko alkate // Argazkia: La Voz del Pueblo (LVP)

Loren Olivak hautagaitza errepikatuko du Etxebarrin 2019ko maiatzeko udal hauteskundeetan. Hala erabaki dute La Voz del Pueblo (LVP) auzotarren taldeko kideek, “prozesu guztiz demokratiko baten bitartez”, diote.

Olivak zortzi urte bete ditu alkate moduan Etxebarrin. 2011n Pedro Lobato ordezkatu zuen udal hauteskundeetan LVPren alkategai bezala eta harrez geroztik etxebarritarrek Oliva aukeratu dute alkate izateko. “Baliabideak arduraz kudeatu ditugu krisialdi garaian gure bizilagunen beharrei erantzunak emanez eta itxura hobeagoa duen egoera ekonomiko batean proiektu estrategikoak aurrera ateratzeko ilusioz eta gai sentitzen naiz, beti ere gure herritarrok horrela erabakiko balute”, dio Olivak. LVP auzotarren taldea Etxebarriko alkatetzaren arduradun da 1991tik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak