→Galdakao

Fernando Izagirre izango da Galdakaoko alkatetzarako EAJren hautagaia

galdakao fernando izagirre 2018 alkategai eaj argazkia dya

Bizkai Buru Batzarrak (BBB) jakitera eman duenez, Fernando Izagirre izango da EAJren alkategai Galdakaon. Gaur egun Hirigintza arloko zinegotzia da Izagirre.

Fernando Izagirre, EAJren hautagaia 2019ko hauteskundeetan // DYA

Bizkai Buru Batzarrak (BBB) jakitera eman duenez, Fernando Izagirre izango da EAJren alkategai Galdakaon. Galdakao eta Usansoloko Uri Erakundeetako alderdikideek maiatzaren 28an erabaki zuten EAJren hautagaia Uri Batzarretan.

Izagirre gaur egun Hirigintza, Herrilan, Zerbitzu eta Etxebizitza arloko zinegotzia da. Udal korporazioan 2007tik dago: bere lehen legealdian Hiritarren Segurtasunaz eta Garapen Ekonomikoa eta Merkatzaritza arloaz arduratu zen. 2011-2015 legealdian, aldi ezberdinetan, Sustapen Ekonomikoa eta Hirigintzaren ardura hartu zuen bere gain. Izagirrek Ibon Uribe ordezkatuko du 2019ko udal hauteskundeetan.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak