→Galdakao

Luis Angel Sanchez de Lachina izango da Galdakao Bizirik-Ezker Anitzako alkategaia udal hauteskundeetan

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan batera aurkeztuko dira Galdakao Bizirik, Ezker Anitza eta Galdakao Orain alderdietako ordezkariak.

Luis Angel Sanchez de Lachina, Olga Jimenez, Laura Vicente eta Luis Manuel Chaves // Argazkia: Galdakao Bizirik-EA

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan batera aurkeztuko dira Galdakao Bizirik, Ezker Anitza eta Galdakao Orain alderdietako ordezkariak. Alderdiak Galdakao Bizirik-Ezker Anitza izena izango du eta zerrendaburua izango da Luis Angel Sanchez de Lachina. Hautesle-zerrenda osatuko duten hurrengoak dira: Olga Jimenez, Luis Manuel Chaves eta Laura Vicente.

Gaur egun udalbatzan ordezkaritza dute Sanchez de Lachinak eta Jimenezek Galdakao Orain udaltaldean eta Chavesek Galdakao Bizirik udaltaldean.

“Hautagaitza honek apustu egingo du, besteak beste, Metroa Aperribaira, Bengoetxera eta Galdakaora behingoz iristeko, auzoen arteko autobusa jartzeko eta herritarren parte-hartze erreala sustatzeko. Gainera, Maximo Moreno parkea berreskuratzea, bidegorri sarea hobetzea edota eskola materiala erosteko diru-laguntzak ematea da gure asmoa”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak