→Hego Uribe

EH Bilduren alkategaiak aukeratzeko prozesua zabaldu dute Hego Uriben

hego uribe eh bildu 2016 ordezkari batzuk argazkia ugaoehbildu

Arrigorriagan, Basaurin eta Galdakaon EH Bilduren alkategaiak aukeratzeko prozesuak zabaldu dituzte. Urriaren 28ra arte hautagaitzak aurkez daitezke.

Hego Uribeko EH Bilduren ordezkari batzuk 2016an egin zuten agerraldi batean // Argazkia: Ugaoko EH Bildu

Arrigorriagan, Basaurin eta Galdakaon EH Bilduren alkategaiak aukeratzeko prozesuak zabaldu dituzte. Hautagaitzak urriaren 28ra arte aurkez daitezke Hego Uribeko hiru herri horietan, baita Arakaldon ere. “Hautagaia izateko edo hauteskunde-prozesuan parte hartzeko beharrezkoa izango da EH Bilduren erroldan izena emanda egotea”, diote Bizkaiko EH Bildutik. Interesdunek izena eman dezakete elkarrekin.ehbildu.eus webgunearen bitartez.

Hautagai bat baino gehiago aurkezten bada herri bakoitzean, azaroaren 9tik 22ra bitartean eztabaida prozesua zabalduko dute eta ondoren, azaroaren 23tik 25era alkategaia aukeratzeko bozketa egingo dute, telematikoki zein presentzialki.

2019an udal hauteskundeak egoteaz gain, Foru Aldundietarako hauteskundeak ere izango dira. Bizkaian, Bea Ilardia galdakoztarra izango da EH Bilduren zerrendaburua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak