Hauteskundeak

#I25 Hauteskundeen emaitzak Hego Uriben

hego uribe bizkaia hauteskundeak

Botuen %100 zenbatuta, Hego Uribe eskualdean EAJ izan da garaile: 20.270 boto eskuratu ditu, 2012ko hauteskundeetan baino mila bozka gehiago (19.185).

Botuen %100 zenbatuta, Hego Uribe eskualdean EAJ izan da garaile: 20.270 boto eskuratu ditu, 2012ko hauteskundeetan baino mila bozka gehiago (19.185). Gainera, orduan egin bezala, EAJ eskualdeko herri guztietan izan da alderdirik bozkatuena.

EH Bildu izan da boto gehien jaso dituen bigarren alderdia (7.887), baina 2012ko hauteskundeekin alderatu (10.693) galdera nabarmena izan da, ia 3.000 boto gutxiago. Hirugarrena Elkarrekin Podemos izan da Hego Uriben, 7.630 botorekin, PSEren aurretik.

Nabarmena izan da PSEren jaitsiera: 2012an eskualdeko bigarren alderdirik bozkatuena izatetik (11.555), laugarren izatera pasa da (6.422), 5.000 bototik gora galdu baititu. Alderdi Popularrak 3.469 boto jaso ditu eta Ciudadanosek 891. Herriz herri, honakoak dira emaitzak:

Gora