→Galdakao

#M26 | Galdakao | Zortzi alderdiren arteko lehia

Zortzi alderdiren arteko lehia izango da Galdakaon: EAJ, EH Bildu, Ezker Anitza, Usansolo Herria, PSE, PP, Elkarrekin Podemos-Equo eta Auzoak.

Ibon Uribe alkatearen bi legegintzaldiren ostean, EAJk hautagai berria aurkeztu du: Fernando Izagirrek, egungo hirigintza zinegotziak hartuko du ardura. Oposizioko lehen alderdiak ere, EH Bilduk, hautagai berria du: Bea Ilardiaren ordez, zinegotzi lanetan izan den Iñigo Hernando gazteak gogoz hartu du erronka.

Galdakao Orain desagertu eta hortik bi alderdi berri jaio dira: Luis Ángel Sánchez de Lachina buru duen Ezker Anitza (Galdakao Orain eta Irabazi batzen dituena) eta José Luis Bernalen Podemos-Equo, lehen aldiz marka morearen izen ofizialarekin aurkezten dena. Usansolo Herriak, PSEk eta PPek hautagai berak aurkeztu dituzte: Itxaso Gutiérrez, Txema Larrazabal eta Mari Carmen Sánchez, hurrenez hurren.

Herriko beste alderdi berriak Auzoak izena du, eta izenak berak dioen bezala, auzoek dituzten beharrei irtenbidea emateko asmoz jaio den taldea da. Mari Paz Losada galdakoztarra dute zerrendaburu.

Hautagaiak

Fernando Izagirre EAJ

Iñigo Hernando EH BILDU

Luis Angel Sanchez EZKER ANITZA

Itxaso Gutierrez UH

Txema Larrazabal PSE

Mari Carmen Sanchez PP

Jose Luis Bernal ELKARREKIN P.

Mari Paz Losada AUZOAK

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak