Sareak

☉ Galdakao

#M26 / Galdakao / EAJren jaitsiera, EH Bilduk gora eta Auzoaken sorpresa

#M26 / Galdakao / Udal hauteskundeak 2019 / Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.

|

Auzoak, aldaketa posible egin dezakeen alderdia // Auzoak Galdakao

☉ Galdakao

Elexaldera igoera egingo dute Itzuliako txirrindulariek Galdakaon

Itzulian % 15eko desnibela duen kilometro bat baino gehiagoko igoera egingo dute txirrindulariek Galdakaon

|

2020an Elexaldeko Kronoeskalda Solidarioa antolatu zuten // Usansoloko Mendi Lasterketa Solidarioa

Itzuliak protagonismo berezia izango du aurten Hego Uribe eskualdean. Izan ere, Galdakao-Galdakao eta Basauri-Basauri etapak egin beharko dituzte txirrindulariek.

Apirilaren 6tik 11ra bitartean izango da lasterketa, baina oraindik antolakuntzak ez du iragarri noiz izango diren eskualdeko bi etapak. Eibar-Eibar eta Iruña-Astitz etapak ere izango dira, eta azken etapa Bergaran jokatuko da.

Eskualdeko ibilbideen inguruan, GEURIAk xehetasun gehiago jakin ahal izan ditu: Basauriko etapa Basozelain amaituko da eta Galdakaon Elexalde auzora igoko dira txirrindulariak.

Galdakaoren kasuan, tropelak % 15eko desnibelera iristen diren aldapa handiak aurkituko ditu kilometro bat baino gehiagoko Elexaldeko igoeran.

Eta, Basauriko helmuga “zorrotza” izango da: txirrindulariek % 12 eta % 16 arteko aldapa igo beharko dute.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Auzoak Galdakao: “Proiektu honetan jarraitzen dugunok ez dugu ezer ezkutatzeko”

|

Auzoakeko kideak 2023ko hauteskunde kanpainan // Auzoak Galdakao

Auzoak Galdakao plataformaren barruan jarraitzen duen taldeak komunikatu bat publikatu du gaur arratsaldean, joan den ostiralean piztutako polemikari erantzunez.

Komunikatua posta elektroniko bidez helarazi digute hedabideoi, “izan ere, Auzoakeko sare sozialetako eta web orrialdeko gure gakoak berreskuratzeko zain gaude”, esan dute. “Dagoeneko elkartean ez dauden pertsonei komunikazio-kanalen gakoak itzultzeko behin eta berriz eskatu zaien arren, une honetan oraindik ez dituzte itzuli”, salatu dute.

Hain zuzen ere, Auzoak Galdakao profileko gakoak plataformarekin kritikoak diren kide batzuek dituzte, eta joan den ostiralean sareetan publikatu zuten “proiektua amaitutzat” ematen zutela. Gainera, abenduaren 4an beste komunikatu bat publikatu zuten Facebooken esanez aurrekontu proposamenarekin ez zeudela ados.

GEURIA Auzoakeko zinegotziekin harremanetan jarri zen larunbat goizean eta adierazi zuten plataformak lanean jarraituko duela: “Auzoak ez da desagertuko. Zinegotziok eta plataformako gainerako kideek lanean jarraituko dugu Galdakaoko auzo guztien alde eta herri osoaren alde, eta ez auzo bakar batzuen mesedetan”, esan zuten.

“Auzoaken gure eredu asanbleistarekin jarraitzen dugu eta ulertzen dugu eredu honek ezinegona eta tentsioak sor ditzakeela bozketa batean norberak nahi duena ateratzen ez denean, baina hasieratik erabaki zen gure lan metodoa izango zela eta horrela izan da uneoro”, adierazi dute gaur bidali duten komunikatuan.

Eta gaineratu dute: “Harrotasun handiz esan dezakegu proiektu honetan jarraitzen dugunok ez dugula ezer ezkutatzeko, eta kontzientzia garbi dugula, talde honen benetako helburuari begira: gure udalerriko auzo guztien alde lan egitea”.

“Jakin badakigu batzuetan ematen duela ez garela leku guztietara iristen, baina argi daukagu hori dela gure helburua. Horregatik, herritarrak gonbidatzen ditugu beren kezkak eta proposamenak azaltzen jarrai dezaten”, esan dute.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Haurrei zuzendutako argazkigintza tailerra antolatu dute Galdakaon Barikupasa programaren barruan

Urtarrilaren 30ean, ostiralez, izango da tailerra Kurtzeko plazan. Parte hartu nahi duten familiek izena eman behar dute, doan

|

Argazkigintza modu ludikoan landuko dute Click eta Click elkartekoek // Argazkia: Kelly Sikkema, Unsplash

Barikupasa ekimena bueltan da. Urtarrilaren 30ean urte berriko lehen hitzordua zehaztu dute, eta oraingoan haurrei eta familiei zuzendutako argazkigintza tailerra prestatu dute.

Click eta Click elkarteak dinamizatuko du saioa: Kurtzeko plazan izango da, 17:15etik 18:15era.

Tailerrean parte hartu nahi duten familiek ez dute kamerarik eraman beharko, baina izena eman beharko dute aurretiaz esteka honen bitartez.

Saioan zehar, argazkigintza modu ludikoan landuko dute: “Helburua haurrei hizkuntza bisualarekin lehen harreman hurbil eta eskuragarria eskaintzea da. Horretarako, jolasaren, esperimentazioaren eta sormenaren bidez jorratuko da gaia, txikienen artean diziplina horrenganako interesa eta zaletasuna pizteko asmoz”, diote antolatzaileek.

Ekimena Click eta Click elkarteak 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ikastarotik sortu da.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bertso Derbia antolatu dute Galdakaon otsailaren 1ean

Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga eta Igor Elortza arituko dira Athletic ordezkatzen, eta Andoni Egaña, Eneritz Artetxe eta Amets Arzallus txuri-urdinen alde

|

2023an Basaurin antolatu zuten Bertso Derbia // Geuria

Otsailaren 1ean Athleticen eta Realaren arteko partida jokatuko da San Mamesen (21:00). Eta, partida baino lehen Bertso Derbia jokatuko da non eta Galdakaon.

Torrezabal Kultur Etxean izango da, sarrera doan, 12:00etan. Bertan bertsotan arituko dira Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga eta Igor Elortza Athletic ordezkatzen, eta Andoni Egaña, Eneritz Artetxe eta Amets Arzallus txuri-urdinen alde. Arkaitz Estiballes galdakoztarra gai-jartzaile lanetan arituko da.

Sarrera doakoa izan arren, interesa dutenek gonbidapena jaso beharko dute Torrezabaleko leihatilan edo webgunearen bitartez.

Athletic Club Fundazioak eta Real Sociedad Fundazioak antolatzen dute Bertso Derbia 2013tik. Kasu honetan, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin antolatuko dute XXV. edizioa. 2023an Basaurin antolatu zuten Bertso Derbia.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa | Kurdistanekin elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute Galdakaon

|

Su etena dago Sirian SDF Siriako Indar Demokratikoa koalizioaren eta Damaskoren artean. Hala ere, Siriako kurduek salatu dute Damaskok erasoan jarraitzen duela.

Egoera horren aurrean, Galdakaon Kurdistanen eta kurduen aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo, urtarrilak 25, 18:30ean Pontzi Zabala kaleko bidegurutzean.

Osorik irakurri