→Galdakao

#M26 | Galdakaoko auzoetan dagoen “utzikeria urbanistikoari eta sozialari” aurre egiteko sortu dute Auzoak

Alderdi berri bat eratu dute zenbait herritarrek Galdakaon: Auzoak. Auzoek dituzten beharrei irtenbidea emateko asmoz jaio den talde independientea da.

Auzoak taldeko hautesleak // Auzoak

Alderdi berri bat eratu dute zenbait herritarrek Galdakaon: Auzoak, eta izenak berak dioen bezala, auzoek dituzten beharrei irtenbidea emateko asmoz jaio den talde independientea da. Mari Paz Losada galdakoztarra dute zerrendaburu. Metroaren aldeko elkarretaratzeetan bozeramaile lanetan ibili da orain arte Losada.

“Talde independientea da Auzoak eta Galdakaoko auzoetan dagoen utzikeria urbanistikoari eta sozialari aurre egiteko sortu dugu”, diote: “Galdakoztar guztion interesak batzen dituen taldea izan nahi dugu, eredu parte-hartzailea sustatuz”. Zentzu horretan, “beti” auzotarren ongizateagatik begiratuko dutela adierazi dute.

Auzoak-ek proposatzen dituen ekintzen artean daude: Galdakaoko hiru urtegietatik (Aranzelai, La Troka eta Lekubaso) igoroko den bidegorri sarea egitea; Maximo Moreno parkea berreskuratzea; argiztapen publikoa udalerri osoan, auzo guztietan, hobetzea; agente zibikoak kontratatzen jarraitzea Galdakao-Usansolo Ospitalean aparkatzen laguntzeko; edota ekintzailetza sustatzeko hutsik dauden lokalak alokatza.

Metroa, aldarrikapen nagusia

Mari Paz Losada ezagun egin da azken legegintzaldian batez ere Metroaren 5. Linea Galdakaora heltzeko aldarrikapenekin lan egin duelako. Modu horretan, Udalean ordezkaritza lortzen badu Auzoak-ek, horretan ere lan egingo duela iragarri dute: “Metroaren 5. Linea egiteko bideragarritasun azterlanetan dagoeneko 2,5 milioi euro inbertitu dira. Proiektu hori da bere ibilbidean zehar aurreikusitako geldialdiak begiesten dituen bakarra”, diote.

Bitartean, lanzadera Etxebarrira joateko aldarrikapena egingo dute Auzoak-etik: “Etxebarriko Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin bilduko gara hitzarmen bat lortzeko. Izan ere, epai bat dago lanzadera Etxebarrira joan beharko litzatekeelako”, diote. Gainera, auzoak lotzen dituen herri autobusa ere jarri nahai du Auzoak-ek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak