→Galdakao

#M26 | Plazakoetxen hiri-parkea sortzea proposatzen du Galdakaoko PSEk

Galdakaoko alderdi sozialistak 2015eko alkategai bera izango du 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan: Txema Larrazabal.

Galdakaoko PSEren hautagaitza // PSE

Galdakaoko alderdi sozialistak 2015eko alkategai bera izango du 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan: Txema Larrazabal. Gaur egun udal gobernu taldean dago Larrazabal -EAJrekin akordioa lortuta- eta Gizarte Ekintza eta Enplegua arloetako ordezkaria da.

“Beste behin ere harrotasunez eta erantzukizun osoz hartuko dut hautagaitza. Gure helburua izango da Galdakao herri segurua, berdintasunaren aldekoa eta behar dutenekin solidarioa izatea”, dio Txema Larrazabal alkategaiak: “Bizitzeko egokia, berdea, jasangarria eta inguruarekiko adeitsua izan behar du Galdakaok”.

Galdakaoko alderdi sozialistaren proposamenen artean nabarmentzekoak dira: ‘Pintxazo’ biribilgunetik sarbide berria egitea autopistara Donostiaruntz; auzoak lotzeko herri autobusa martxan jartzea; Plazakoetxen hiri-parkea egitea; udal-aparkalekuak dinamizatu eta herritarrei eskaini alokairuan; sarbide mekanikoak eraikitzea Pontzi Zabalan, Zuatzaurren eta Zabalganen; Eperlandako Eskolak eraberritzea; edota bilketa pneumatikoa Zuatzaurre, Bengoetxe eta Aperribaira hedatzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak