→Zaratamo

18 ekintzaz betetako egitaraua Burbustuko Jaiak ospatzeko

zaratamo burbustu jaiak

Maiatzaren 5etik 8ra biatretan ospatuko dira Zaratamoko Burbustuko Jaiak, Asentzio Eguna ardatz. Guztira, 18  jarduera antolatu ditu Jai Batzordeak, adin guztietako herritarrei zuzenduta.

BURBUSTUKO JAIAK 2016 – PROGRAMA

MAIATZAK 5, OSTEGUNA

11:30 Txupinazoa, bolanderak eta txozna zabaltzea

12:00 Meza Nagusia

12:30 Kalejira Bidebieta Trikitixarekin

13:30 Burbustuko haritzari agurra

14:30 Anaikideen arteko bazkaria

18:00 Briska txapelketa

20:00 Igel-toka eta porra-jokoen txapelketak

MAIATZAK 6, OSTIRALA

21:00 Sardina-jana

MAIATZAK 7, LARUNBATA

11:00 Umeentzako jolasak eta puzgarriak

12:00 Kalejira Zaratamoko txistulariekin

12:00 Gastronomia lehiaketak:

– Patata tortila (14:00ak arte)

– Paella, okelaz egina (14:30ak arte)

14:00 Zaratamoko txalaparta taldearen ekitaldia

18:00 Euskal dantzak: Basauriko Edurre eta Ugaoko Etorki

18:00 Mus txapelketa

19:30 Ugaoko Sarea Txiki Abesbatzaren saioa

21:00 Bidebieta taldearekin dantzaldia

MAIATZAK 8, IGANDEA

12:00 Meza Nagusia

14:00 Lehiaketen sari banaketak

Gora