→Basauri

2014ko Eskarabilera Dordoña eskualdeko Sarlat herrian agertu da, Frantzian

Basauritik Sarlateraino txangoa egingo du Zoroak kuadrillak // Herriko Taldeak

2014ko Eskarabilera Dordoña eskualdeko Sarlat herrian agertu da, Frantzian. Orduan, Zoroak kuadrillak bota zuen zerura Eskarabilera. Gogoratzea, iazkoa Frantzian ere agertu berri dela, Normandian. Hiru urte luze joan dira ordutik, eta gaur izan dute honen berri Herriko Taldeak elkartean. Gainera, Eskarabilera egoera ezinhobean dagoela esan dute eta honako argazkiak bidali dituzte.

2014ko urriaren 20an bota zuen zerura Eskarabilera Zoroak kuadrillak. Puzgarri erraldoi mordoa lotu zizkioten Eskarabileraren buruari eta jai amaieran agur esan zioten Arizgoiti plazan batu ziren ehunka herritarrek.

Honakoa da Herriko Taldeak elkarteak sare sozialen bidez zabaldu duen mezua:

Badakigu urte hau berezia izango dela guztiontzat, baina kolosala izaten ari da!!!!

Gaur bertan gurekin kontaktuan jarri dira eman ahal ziguten notiziarik onenaemateko…

2014. urtean Zoroak Basauri bota zuen eskarabilera FRANTZIAN AGERTU DA!!!!! DORDOÑA eskualdean, SARLAT herrian hain zuzen ere.

Harrigarria bada ere, egoera ezinhobean dago!

Urteak pasa dira eskarabilera agertu ez zanetik eta aurten bi!

Justu 50. urteurrenean hau gertatzea ikaragarri da!

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|