→Basauri

30 urte bete ditu Basauriko Talde Antimilitaristak

Erruki Jauna // Facebook Erruki Jauna

1988. urtean sortuta, aurten 30 urte bete ditu Basauriko Talde Antimilitaristak. Hori gutxi balitz, hogei urte daramate Basauriko Jaietan kontzertu bat antolatzen, lehena, 1998an urtean, Basauriko Zhero taldearen emanaldia izan zen. Aurten, Erruki Jauna eta galdakaoko Ksus Belly taldeak arituko dira urriaren 10ean, asteazkena, 20:00etatik aurrera, Bizizaleak Txosna Antimilitaristan.

Urtero bezala, kontzertua iragartzeko kartel deigarria kaleratu dute. Aurten, Xabier Arzallus-ek dio “euskaldun ona bazara, kontzertuan izan behar zara”, eta berarekin batera euskal politikan aritu ziren zenbat pertsona, tartean, Mayor Oreja, Gotzone Mora, Enriqueta Benito, Pablo Mosquera, Alvaro Baeza, María San Gil, Regina Otaola, Jose María Calleja, baita Maruriko apaiza ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak