→Basauri

[Argazkiak] Eskarabilerari eta Manuela Egigureni lore eskaintza Basauriko sanfaustoetan

Tradizioa da urriaren 11an Basauriko Emakumeek lore eskaintza egitea herriko bi emakume erreferentei: batetik, Eskarabilera bera, jaietako eta emakume langilearen ikurra; bestetik, Manuela Egiguren, ehunka basauriar mundura ekarri zituen emagina.

Eskarabileraren omenezko estatua San Pedro elizaren aurrean dago eta Manuelaren omenezko bustoa Solobarria ondoko plazan. Ostean, Emakumeen bazkaria izan da Solobarrian bertan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak