→Zaratamo

[Programa] Vendetta, Bon Scott Band eta Oihan Vega, Arkotxako jaietan

zaratamo txistulariak 2015 arkotxako jaiak

Ekainak 2-4. Koadrilen kalejira, gazteentzako jolas-parkea, paella, parata tortila eta sukalki txapelketak, eusko olinpiadak eta kontzertuak izango dira.

Ekainaren 2tik 4ra bitartean ospatuko dira Arkotxako jaiak. Koadrilen kalejira, gazteentzako jolas-parkea, paella, parata tortila eta sukalki txapelketak, eusko olinpiadak eta kontzertuak antolatu ditu Jai Batzordeak, besteak beste.

ARKOTXAKO JAIAK 2017 – EGITARAUA

Ekainak 2, ostirala

18:30 Koadrilen kalejira elizatik turutekin, Gazteleku fanfarreak lagunduta

19:00 Ama Birjinari agurra

19:15 Txupinazoa eta jaien hasiera

20:00 Talo Txikiren dastaketa plazan

21:30 Kontzertua: Flamenkito de Barrio

24:00 Kontzertuak: Rockarito Band, Jona Exposito eta Semejantes

Ekainak 3, larunbata

11:00 + 16:30 Haurrentzako eta gazteentzako jolasak (Gaztek Abi)

12:00-13:30 Buruhandiak

12:30 Kontzertua Txoko tabernan: Akais

13:00 Txorizo dastaketa iturriko plazan (Sagu Zaharrak)

14:30 Paellen aurkezpena plazan (Txoko tabernak antolatuta)

16:30 Igel-toka txapelketa (Txoko taberna)

16:30 Mus txapelketa (Bode Bar)

17:00 Skate eta patin tailerra

21:00 Zaratamoko Eskolako umeen ekitaldia frontoian

21:00 Dantza erakusketa frontoian (Txarrota Kultur Elkartea)

22:30 Kontzertuak: Bon Scott Band, Vendetta eta Oihan Vega

Ekainak 4, igandea

10:00 Esku pilota partiduak (Upo Mendi)

10:30 Haurrentzako jolasak plazan

11:00 Zaratamoko Txistularien kalejira

11:30-13:00 Buruhandiak

12:30 Magia: Ibon Del Olmo

14:00 Patata tortilen eta sukalkien aurkezpena plazan

15:00 Bazkari herrikoia plazan. Talde bakoitzak bere bazkaria prestatuko du eta Udalak ogia, ardoa, ura, likoreak (patxarana eta bedar-likorea) eta postrea jarriko ditu, baita mahaiak eta aulkiak ere. Izena eman behar dute interesdunek Arkotxako denda edo tabernetan

18:00 Eusko Olinpiadak

20:00 Txarrota Kultur Elkartearen zozketa eta sari banaketa

21:00 Azken traka eta jaien amaiera

Gora