→Arrigorriaga

Andere Molinuevo arrigorriagarrak irabazi du Madalenak iragartzeko kartel lehiaketa

Uztailaren 19tik 23ra bitartean ospatuko dira Arrigorriagako jaiak eta dagoeneko kartel iragarlea zein izango den jakinarazi dute. Lehiaketa Andere Molinuevo Martin arrigorriagarrak irabazi du, Lastoginak lanarekin eta 500 euroko saria eskuratu du.

Epaimahaiak aho batez erabaki du kartel irabazlea, batez ere kartelean agertzen diren elementuengatik: “Besteak beste, atzealdeko lastoa, lastoginen omenez izana asko gustatu zaigu, horrela esaten bakaituzte Arrigorriagako biztanleoi”, diote. Era berean, gastronomia-lehiaketa famatuari egiten dion erreferentzia, kolore biziak eta islatzen duen jaiaren alaitasuna ere baloratu ditu epaimahaiak.

arrigorriaga jaiak 2018 kartela egilea andere molinuevo

Kartelak ekainean ikusgai

Aurten zortzi kartel aurkeztu dira lehiaketara: lau Arrigorriagakoak, bat Ugaokoa, beste bat Basaurikoa, beste bat Bilbokoa, eta beste bat Murtziakoa. Kartel guztiak ikusgai egongo dira Kultur Etxean ekainaren 4tik 22ra bitartean, 18:00etatik 20:00etara.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak