☉ Arrigorriaga
Def Con Dos, Txapelpunk eta Huntza, Arrigorriagako jaietan
Boogie Riders eta Kompromiso Antisocial arrigorriagarrek eta Porco Bravo, Osterabe, Nevadah, Aiko eta Drindots taldeek osatzen dute kontzertuen egitaraua.
Boogie Riders eta Kompromiso Antisocial arrigorriagarrek eta Porco Bravo, Osterabe, Nevadah, Aiko eta Drindots taldeek osatzen dute kontzertuen egitaraua
Huntza eta Osterabe taldeen kontzertuen berri Geurian eman ondoren, Arrigorriagako jaietan izango diren gainontzeko kontzertuak eman dituzte ezagutzera. Hain zuzen, Def Con Dos (rap-metal) eta Txapelpunk (punk) taldeak gehituko dira kartel-buru gisa. Era berean, beste hauek ere ariko dira 2017ko Madalenetan: Boogie Riders eta Kompromiso Antisocial talde lokalak, Porco Bravo (Barakaldo), Nevadah (Durangaldea), Aiko eta Drindots erromeria taldeak, Alkarrik, Her Golden Whip eta Mr Pongo Band.
ARRIGORRIAGAKO JAIAK 2017 – KONTZERTUAK
Uztailak 21, ostirala
Udaletxeko plaza: Talisman orkestra
Txosnagunea: Kompromiso Antisocial + Nevadah + Txapelpunk
Uztailak 22, larunbata
Udaletxeko plaza: Boogie Riders + Porco Bravo + Def Con Dos
Barua parkea (02:00): DJ Festa Sound
Uztailak 23, igandea
Udaletxeko plaza: Drindots
Uztailak 24, astelehena
Juan XXIII plaza: Aiko taldea
Barua parkea: DJ Gomi
Udaletxeko plaza: Vulcano orkestra
Txosnagunea: Alkarrik + Her Golden Whip + Mr Pongo Band
Uztailak 25, asteartea
Udaletxe plaza: Osterabe + Huntza
☉ Arrigorriaga
Arrigorriagako Padura Futbol Taldea emakume bila dabil haur eta kadete kategorietan
Padurak haurren kategoriako talde bakarra du gaur egun eta bigarren urtekoak federatuen mailara igaroko dira, kadeteen mailara. Hori dela eta, datorren urterako talde bi dituzte baina “txiki” geratzen zaizkiela dio Xabi Zabalak Arrigorriagako futbol taldetik
Padura Futbol Talde arrigorriagarrak deialdia luzatu du datorren ikasturteari begira emakume gehiago izateko. “Datorren denboraldirako haur eta kadete kategorietako taldeak osatzeko nesken bila gabiltza”, azaldu du Xabi Zabalak Paduratik.
Zehazki 2008 eta 2013 urteen bitartean jaiotako neskak bilatzen ditu klubak. Joan den urtean kimuen taldea atera zuten Paduratik eta aurten Futbol11ra igaro dira. Gaur egun, Padurak haurren kategoriako talde bakarra du eta horietako batzuk federatuen mailara igaroko dira, kadeteen mailara, hain zuzen ere: “Hori dela eta, datorren urterako talde bi izango ditugu baina txiki geratzen zaizkigu jokalarien aldetik”, dio Xabik. “Ondorioz, kategoria bietan jokalari gutxiegi geratuko dira eta talde horiek osatzea da gure helburua”.
Gaur egun 22 neska daude Padura Futbol Taldeko haurren kategorian, eta kimuen kategoriako talde mixtoan neska batek ere hartzen du parte. Emakumezkoen taldearekin bat egin nahi dutenek 688 698 876 telefono zenbakira deitu beharko dute eta bertan emango dizkiete jakin beharreko datu guztiak.
☉ Arrigorriaga
Arrigorriaga / Korrika 23 / 2024
23. Korrikak Hego Uribetik egin duen lehen eguna Arrigorriagan bukatu da eta Bilborantz egin du lekukoak. Aurretik Arrigorriaga herrigunean izan gara, eta hauek dira furgonetatik egin dituzten argazkiak:
☉ Arrigorriaga
Argazkiak / Txikienek hartu dute protagonismoa 23. Korrikaren ongi etorrian Arrigorriagan
Usansolotik sartu da 23. Korrika Hego Uribera eta Arrigorriagatik irten da eskualdeko lehen egunean. Txikienek hartu dute protagonismoa lekuari ongi etorria emateko.
☉ Arrigorriaga
Foru Aldundiak Arrigorriagako adinekoen egoitzako gorabeherak aztertu ditu
Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatuaren arabera, “hainbat ikuskapen” egin dituzte Domus VI.a Arandia egoitzako araudia betetzen dela bermatzeko
Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Batzordeak Arrigorriagako Domus VI.a Arandia egoitzan antzemandako gabeziak aztertu ditu, joan den urtarrilean adinekoen zentroko erabiltzaileen senideek atzemandako gorabehera batzuk salatu ostean.
Hilabete hartan bertan, Foru Sailak expedientea zabaldu zion egoitzari eta hainbat “akats” ikertu zituzten: langile falta, otordu eskasak eta gabezia teknikoak, besteak beste. Espedientearen haritik hainbat “gabezia” ikertu ziren zentroan, erabiltzaileen senideek beraiek ipinitako salaketetatik abiatuta.
Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatuak azaldu bezala, bere sailak “hainbat ikuskapen” egin ditu Domus VI.a Arandia egoitzako araudia betetzen dela bermatzeko eta egoiliarren familiek azken hilabeteetan zerbitzuak okerrera egin duela salatzeko egindako protesten aurrean gaur egungo egoera ezagutzeko.
Udala, erabiltzaileekin bat
Gaur egun 122 adineko daude Arrigorriagako adinekoen egoitzan eta egoeraren berri izan zuenetik, Arrigorriagako gobernu taldearen arduretako bat beren ongizatea ziurtatzea da.
Maite Ibarra: “Herriko adinekoak dira, zaintza duina eta kalitatezkoa behar dutenak. Familiei laguntzen jarraituko dugu berme guztiak lortu arte”
Joan den otsailean GEURIAn azaldu lez, Egoitza kudeatzeko ardura berez Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio, baina Arrigorriagako gobernu taldeak adinekoen zentroko erabiltzaileen senideekin konpromisoa hartu zuen beren kezkak Foru Aldundira helarazteko, egoerari irtenbidea emateko.
“Herriko adinekoak dira, zaintza duina eta kalitatezkoa behar dutenak. Familiei laguntzen jarraituko dugu berme guztiak lortu arte”, izan ziren Maite Ibarra Arrigorriagako alkatearen berbak egoeraren berri izan zuen lehen momentutik.
Izan ere, espedientea zabaltzearen jatorria erabiltzaileen senideen kexak, horiek azaleratzeko sinadura bilketa eta ondorioz gobernu taldeak Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin otsailean zehar izandako hainbat bileren ondorio zuzena da.
☉ Arrigorriaga
Neftali Marin, Unai Saiz eta Iñigo Rikik kontzertuak emango dituzte Arrigorriagako zaharren egoitzan
Apirilaren 4an The Cowboy Angelseko Neftali Marinen txanda izango da, hilaren 26an Arrigorriagako Unai Saizena (Katilu) eta Maiatzaren 10ean Iñigo Riki Zaratamokoarena
Soinuarrik kontzertuak antolatu ditu apirila eta maiatzean eta eskualdeko hiru artisten kontzertu akustikoak iragarri dituzte Arrigorriagako zaharren egoitzan.
Apirilaren 4an The Cowboy Angelseko Neftali Marinen txanda izango da, hilaren 26an Arrigorriagako Unai Saizena (Katilu) eta Maiatzaren 10ean Iñigo Riki Zaratamokoarena.
Neftalik zortzi pistako Life & War izeneko albuma kaleratu zuen 2016an eta beste hiru single ditu gaur egun: The Soundtrack of my Life, Another Loveless Country Song eta Modertn Day Slave. Unai Saiz arrigorriagarrak baxua jotzen du Katilu taldean. Iñigo Riki zaratamarra azken diskoa aurkezten ari da eskualde osoko eta inguruetako tabernetan zehar: Esto entre tu y yo. Albuma osatzen dituzten abestiak Youtuben elkarbanatzen joan da Zaratamoko bakarlaria.
Kontzertu danak doakoak izango dira eta 17:00etan hasiko dira.