→Arrigorriaga

[Madalenak] ‘A’ letra protagonista, Arrigorriagako jaien berri emango duen kartelean

arrigorriaga madalenak jaiak 2017 kartela

Uztailaren 21etik 25era ospatuko dira Arrigorriagako Madalenak jaiak. Oraindik egitaraua zehazteke dagoen arren, ezagutzera eman dute kartel iragarlea.

Uztailaren 21etik 25era bitartean ospatuko dira Arrigorriagako Madalenak jaiak. Oraindik egitaraua zehazteke dagoen arren, ezagutzera eman dute kartel iragarlea zein izango den. Hain zuzen, ‘A’ letra da kartelaren protagonista, baita jai-giroa eta udaletxearen fatxada ere. Egilea Ruben Lucas Garcia murtziarra izan da (orain dela bi urreko lehiaketa ere irabazi zuen) eta 500 euroko saria jaso du. Guztira, 7 kartel aurkeztu dituzte.

ERAKUSKETA ZABALIK

Aurreko urteetan bezala, erakusketa antolatu dute lehiaketara aurkeztu diren lanekin. Arrigorriagako Kultur Etxeko ikus-entzunezko aretoan ikusgai izango da ekainaren 23ra arte, 18:00etatik 20:00etara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak