→Basauri

Programa | Bentako jaiak izango dira maiatzaren 12tik 20ra

Maiatzaren 12an hasiko dira Benta auzoko jaiak. Besteak beste, Abarka eguna, Gazte eguna eta San Isidro eguna dira nabarmentzekoak. Eskola arteko Herri Kirolak, gastronomia lehiaketa, musika kontzertuak, dantzaldiak, umeentzako tailerrak, kultura aniztasunaren aldeko azoka eta ibilgailu klasikoen erakusketa izango dira.

Gaueko Txantxangorria auzo elkarteak antolatzen ditu Bentako jaiak, Basauriko Udalaren, Gurutze Gorriaren, Babes Zibilaren, Sokatira Federazioaren, Txarraska Gazte Asanbladaren, DYAren, Bridgestoneren eta Emakumeak Aniztasunean elkartearen laguntzarekin. Programa PDF formatuan deskargatzeko egin klik hemen.

Bentako jaiak 2018 – Egitaraua

Maiatzak 12, larunbata. Abarka eguna
11:30 Eskolen arteko Sokatira txapelketa San Isidro plazan: Uribarri, Urbi, San Jose, Basauri ikastetxea. Ondoren, Herri Kirol parte-hartzaileak
12:00 Danbolin Txistu Eskola eta Triki Bidebieta
21:00 Rockein lehiaketako finala
23:00 DJ Alex San Isidro plazan

Maiatzak 13, igandea
09:00-13:30 Haragi-bolak bere saltsan lehiaketa
– Sariak: ·1 – 100 euro + txapela | ·2 – 50 euro | ·3 – 25 euro
– Oinarriak: Snoopy tabernan eta bentakojaiakbasauri.com webgunean
12:00 Danbolin Txistu Eskola

Maiatzak 15, asteartea. San Isidro eguna
13:00 Auzoko hildakoen aldeko meza San Jose ikastetxean
13:30 Luntxa Triki Bidebietak girotuta

Maiatzak 18, ostirala
21:00 Rock kontzertua Txarraska Gaztetxean: Uger + Marmol + Krimes y Kastigo
23:00 Erromeria San Isidro plazan Arizgoiti taldearekin

Maiatzak 19, larunbata. Gazte eguna
11:00-13:30 Txiki DYA – Bridgestone 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat
12:00 Danbolin Txistu Eskola, Triki Bidebieta eta Basauriko Haizedoinu
15:00 Herri bazkaria eta kontzertu akustikoa (Amago) Gaztetxean
17:00-21:00 Kultura aniztasunaren aldeko IV. Azoka Solobarria plazan: musika emanaldiak, tailerrak, Munduko gastronomia, merkatu txiki solidarioak eta erakusketak
18:00 Txaranga
21:00 Festibas jaialdia San Isidro plazan

Maiatzak 20, igandea
10:00 Ibilgailu klasikoen erakusketa Solobarria plazan
11:30-13:00 Ibilgailu klasikoen ibilbidea herrian zehar
12:00 Danbolin Txistu Eskola, Triki Bidebieta eta Basauriko Haizedoinu
12:00-14:00 Aurpegi margoketa San Isidro plazan
21:00 Jaien amaiera

Basauri Benta Jaiak 2018 Kartela

Bentako Jaietako aurtengo kartela // Bentako Jaiak

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|