→Basauri

[Programa] Bidebieta auzoak jaiak ospatuko ditu aurten aurreneko aldiz

basauri bidebieta auzoa 2016 jaiak san juan

Ekainaren 9tik 11ra bitartean Basauriko Bidebieta auzoak jaiak ospatuko ditu. Auzoko lehenengo jaiak dira eta zenbait jarduera antolatu dituzte. Kontsulta ezazu jai-egitaraua hemen:

2016an San Joan jaietan egin zuten sokatira :: Bidebieta Auzo Elkartea

Ekainaren 9tik 11ra bitartean Basauriko Bidebieta auzoak jaiak ospatuko ditu. Auzoko lehenengo jaiak dira eta zenbait jarduera antolatu dituzte. Besteak beste, esku pilota eta sokatira, karaokea, tortila txapelketa, umeentzako jolasak, Basauriko Arrozak eta kontzertuak izango dira.

BIDEBIETAKO JAIAK 2017 – EGITARAUA

Ekainak 9, ostirala

19:30 Jai hasiera: Pintxopotea auzoko tabernetan

20:30 Herriko taldeen kontzertuak Bidebieta plazan: Krimen & Kastigo, Lo Puto Peor eta Partysanos

23:30-03:00 Karaokea plazan

Ekainak 10, larunbata

11:30 Frontoi Txiki Bidebieta eskupilota Taldearen eskutik

12:00 Dultzaineroen kalejira

12:30 Tortilla txapelketa plazan

17:00-20:00 Txikientzako jolasak

20:00 Auzoarteko lehenengo sokatira txapelketa mistoa, geltoki plazan

22:00-02:00 DJ festa

02:00-03:00 Musika jaia

Ekainak 11, igandea

11:30 Txikientzako jolasak

12:00 Txistu kalejira

12:00 Rana txapelketa Arizgoitiko plazan

12:30 Basauriko Arrozak: izen ematea

14:00 Basauriko Arrozak

20:00  Jai Bukaera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak