→Basauri

Programa | Kale animazioa, kirola eta gastronomia lehiaketak, Bidebietako jaietan

basauri bidebietako jaiak 2017 argazkia bidebieta auzo elkartea

Ekainaren 8tik 10era bitartean ospatuko dira Bidebietako jaiak. Aurten bigarren urtea da Bidebieta Auzo Elkarteak jaiak antolatzen dituena.

Sokatira txapelketa mistoa iaz, Bidebietako jaietan // Bidebieta Auzo Elkartea

Ekainaren 8tik 10era bitartean ospatuko dira Bidebietako jaiak. Aurten bigarren urtea da Bidebieta Auzo Elkarteak jaiak antolatzen dituena. Besteak beste, tortilla eta Basauriko Arrozak txapelketak, txikientzako jolasak eta jarduerak, kirola eta kontzertuak izango dira.

Bidebietako jaiak 2018 – Egitaraua

Ekainak 8, ostirala
19:30 Jaien hasiera eta pintxopotea
21:00 Kontzertuak: Patxi Dinamita + Triton + The Mentes Kamikazes
00:30 Karaokea

Ekainak 9, larunbata
11:30 Tortilla txapelketa: hasiera eta izen-ematea
12:00 Frontoi Txiki Bidebieta Pilota Eskolarekin
12:00 Kale-animazioa
14:30 Tortillen aurkezpena eta sari banaketa
18:00 Txikientzako jolasak
20:00 Txistorrada
22:00 Disko-festa

Ekainak 10, igandea
11:30 Basauriko Arrozak: izen-ematea
12:00 Aurpegi-margoketak
12:30 Kale-animazioa: Dultzaineroak
14:30 Basauriko Arrozak
18:00 Igel-toka txapelketa plazan
18:30 Sokatira txapelketa mistoa
20:00 Jaien amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak