→Basauri

Programa | Ekainaren 7tik 9ra bitartean ospatuko dira Bidebietako jaiak

Bidebieta auzoko jaiak herrian egonkortu dira eta aurten hirugarren jaiak antolatuko ditu Bidebieta Bizirik Auzo Elkarteak ekainaren 7tik 9ra bitartean.

Argazkia: Bidebieta Auzo Elkartea

Bidebieta auzoko jaiak herrian egonkortu dira eta aurten hirugarren jaiak antolatuko ditu Bidebieta Bizirik Auzo Elkarteak ekainaren 7tik 9ra bitartean. Besteak beste, gastronomia lehiaketak eta Basauriko Arrozak txapelketa, esku pilota partiduak, jolasak eta bestelako jarduerak eta kontzertuak izango dira.

Bidebietako jaiak 2019 – Egitaraua

Ekainak 7, ostirala
19:30 Jaien hasiera eta pintxopotea auzoko tabernetatik
21:00 Rock kontzertuak: Erruki Jauna + Sasha Green + Coca D’Anxova
00:30 Karaokea

Ekainak 8, larunbata
11:30 Tortila txapelketaren hasiera
12:00 Aurpegiak margozteko tailerra
12:00 Dultzaineroen eta txistularien kalejira auzotik
14:30 Tortilen aurkezpena
15:00 Txapelketaren sari-banaketa
18:00 Txikientzako eta ez hain txikientzako jolasak Bidebieta Frontoian: txikientzako txokoa, lurrean margoztatuko jokuak, mahaikoak…
20:00 Txistorrada herrikoia
22:30 Disko-festa Bidebieta Plazan

Ekainak 9, igandea
11:30 Basauriko Arrozen hasiera
11:30 Esku pilota erakustaldia eta txikientzako jokoak, Bidebieta Pilota Eskolaren eskutik
12:30 Kale animazioa Bekosolo Bandaren eskutik
14:30 Basauriko Arrozak
19:00 Igel txapelketa
21:00 Jai amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak