→Basauri

[Bideoa] Aldatxa koadrila da Zurra-tripontzien irabazlea

Zurrakapotea da Basauriko jaietako edaririk nabarmanena eta horren harira hainbat jolas antolatzen dituzte Herriko Taldeakeko koadrilek. Besteak beste, Txikerrak taldeak Zurra-tripontzien txapelketa antolatzen du urtetik urtera.

Txapelketaren helburua da zurra-gelatinak jatea eta behin dena irentsita, txilibitua jotzea. Aurten finalera heldu dira Aldatxa eta Alaiak koadriletako kideak, baina Basozelaiko taldekideak garaipena lortu du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak