→Basauri

Sanfaustoetako indaba-janeko tiketak arratsaldean ere salgai Herriko Taldeaken

Babarrun jatea Basauri Jaiak 2016

Basauriko jaietako herri indaba-janeko tiketak jarri ditu gaur (urriak 6) salgai Herriko Taldeakek. Oraindik ere tiket batzuk geratzen dira saltzeko.

Iaz Solobarriako karpa bete zen herri indaba-janean // Geuria

Basauriko jaietako herri indaba-janeko tiketak jarri ditu gaur (urriak 6) salgai Herriko Taldeakek. Aurreko urteetan goizean agortu izan dira tiketak, baina aurten oraindik ere batzuk geratzen dira saltzeko. Horregatik, 18:00etatik 21:00etara bitartean zabalduko dute berriko Herriko Taldeakeko lonja, interesdunek tiketak eskuratzeko.

Herri indaba-jana urriaren 12an, ostegunez, izango da Solobarria plazako karpan. Tiketak salgai daude 8,5 euroan. Gehienez ere, pertsona batek bi tiket eros ditzake.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak