→Basauri

Basauri Eskubaloi Taldeko emakumeak dira Basauriko jaietako pregoilariak

Urriaren 11n, ostiralez, hasiko dira Basauriko jaiak. Aurten Basauri Eskubaloi Taldeko Emakumezko Seniorrek irakurriko dute sanfaustoetako pregoia.

Joan den maiatzean igoera fasea irabazi zutenekoa // Argazkia: Geuria

Urriaren 11n, ostiralez, hasiko dira Basauriko jaiak. Hiru hilabete eskas falta direla, Herriko Taldeakek jakinarazi du nortzuk izango diren aurtengo sanfaustoetako pregoilariak: Basauri Eskubaloi Taldeko Emakumezko Seniorrak.

Datorren denboraldian Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatuko dute, joan den maiatzean igoera txartela Basaurin bertan irabazi ondoren. Besteak beste, datorren denboraldian Etxebarriko Kukullaga Eskubaloi Taldearen aurka lehiatuko dira Basauriko emakumeak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak