→Basauri

Trailerra | Basauriko jaien 50. urteurreneko dokumentaleko trailerra, sarean ikusgai

basauri jaiak 50 urte 2018 dokumentala trailerra

Aurten 50 urte beteko dituzte Basauriko jaiek. Urrezko urteurren hau ospatzeko Herriko Taldeak-ek liburu bat eta dokumental bat argitaratuko ditu irailean.

Aurten 50 urte beteko dituzte Basauriko jaiek. Urrezko urteurren hau ospatzeko Herriko Taldeak-ek liburu bat eta dokumental bat argitaratuko ditu irailean. “Erakusketa bat antolatuko dugu Arizko Dorretxean eta bertan aurkeztuko ditugu liburua eta dokumentala”, dio Aritz Urtiaga Herriko Taldeak-eko presidenteak. Erakusketa irailaren 7tik aurrera egongo da ikusgai eta aukera egongo da liburua eta dokumentala batera erosteko 10 euro ordainduta. Era berean, urriaren 5ean gala bat izango da Social Antzokian.

‘Gora San Fausto! Gora Basauri!’ izango da liburuaren zein dokumentalaren izenburua. Horietan belaunaldi ezberdinetako herritarrak agertuko dira Basauriko jaietako bizipenak kontatuz. Liburua Beatriz Zabalak idatzi du eta dokumentala Geuriako lantaldeak egin du.

[TRAILERRA] Gora San Fausto! Gora Basauri!

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak