San Fausto jaien atarian, Basauriko Udaleko Berdintasun Sailak tailer bat antolatu du Herriko Taldeakeko koadrilentzako, eraso sexistei aurre egiteko helburuarekin. Prestakuntza saioa atzo izan zen Marienean eta 15 koadriletako ordezkariak bertaratu ziren.
Gerta litezkeen egoera ezberdinak planteatu zituzten eta horiei aurre egiteko erantzunak partekatu zituzten partaideek, “erantzunik gabeko erasorik gerta ez daiten“.
Eraso sexistenganako protokoloa
2013an eraso sexistak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko protokoloa aktibatu zuten Basauriko Udalak, Berdintasun Kontseiluak eta Marieneak. Era berean, udalerriko hainbat elkartek ere bat egin zuten protokoloarekin, besteak beste, Herriko Taldeak eta ostalariak.
Protokoloa sinplea da eta elkartasunean eta herritarren konpromisoan du ardatza, eta bi ildo azpimarratzen ditu: eraso sexistak/matxistak ekiditzea eta nola jokatu horien aurrean.
