→Basauri

Programa | 40 jarduera baino gehiago antolatu dituzte Kareagako jaietan

Irailaren 7tik 9ra bitartean ospatuko dira Kareaga auzoko jaiak. Sorgina Kultur Elkarteak 40 jarduera baino gehiago antolatu ditu herritarrentzako.

Kareagako jaien hasiera iaz // Argazkia: Geuria

Irailaren 7tik 9ra bitartean ospatuko dira Kareaga auzoko jaiak. Sorgina Kultur Elkarteak, auzoko zein Basauriko beste erakundeen laguntzarekin, 40 jarduera baino gehiago antolatu ditu herritarrentzako, haur zein helduentzako. Besteak beste, gastronomia lehiaketak, karta txapelketak, haurrentzako jolasak, ikuskizunak eta musika izango dira.

Kareagako jaiak 2018 – Egitaraua

Irailak 7, ostirala
18:00 Jolasak edonorentzako. Sokatira eta askoz gehiago!
19:00 Musika: Danbolin Txistu Elkartea
20:00 Txupina eta Sorginaren jaitsiera
20:30 Disko Festa
21:45 Suzko zezena Karmelo Torre kalean
22:00 Sorgina eskegitzea
24:00 Kontzertua: Besos de Perro, Marearen omenezko taldea
01:30 Molto motorren VI. Prix Handia (helduak)
02:00 Disko Festa

Irailak 8, larunbata
09:00 Txupina
11:30-14:00 Haur parkea
11:30 Molto motorren VI. Prix Handia (haurrak)
12:00 Tortilla txapelketa. Osagaiak Val Frutadendak emango ditu. Izena emateko epea irailaren 7ra arte Karmelo Torre 3 kaleko dendan
12:00 Musika: Haizedoinu
12:00 ‘Kli Kla Berzikla!’ txotxongilo ikuskizuna Bihar taldearen eskutik
12:30 Haurrentzako III. Iturri txapelketa
13:00 Apar festa Sorginetxearen ondoan
14:00-14:15 Tortillak aurkeztea eta sari banaketa
16:00-18:30 Haur parkea
16:00 Enkanteko Tute txapelketa Alberto tabernan
16:00 Mus txapelketa Auzo Elkartearen tabernan
16:30 V. Igel-toka txapelketa
17:00 Kontzertu didaktikoa material birziklatuekin: ‘Traka matraka’
18:00 Umore Rallya Sorginetxean (8-99 urte)
18:00 Dantzaldia: Orquesta Jamaica
18:30 Musika: Adiskideak Fanfarrea
19:00 Sagardotan egositako txistorra-jana Sorginetxean
21:45 Suzko zezena
22:00 Dantzaldia: Orquesta Yatagan
*Atsedenaldian, Galtzontzilo, Kulero eta Tanga lasterketa (+18 urte)
01:00 Disko Festa: Oihan Vega

Irailak 9, igandea
09:00 Txupina
10:00 Paella txapelketa
11:30 Tailerrak Karmelo Torre kalean Txarraska Gaztetxearen eskutik
11:30 Haur eta gazteentzako III. Xake-txapelketa Auzo Elkartearen plazan
12:00 Musika: Dulzaineros Castilla Leon
12:00 IV. Tiragoma txapelketa Karmelo Torren, agertokiaren atzealdean
12:30 Zirku-ikuskizuna: ‘The Funes Van’, The Funes Troup taldearen eskutik
14:00-14:15 Paellak aurkeztea
15:00 Herri bazkaria. Sorgina Kultur Elkarteak mahaiak, aulkiak, platerak eta mahai-tresnak jarriko ditu. Izena emateko epea irailaren 7ra arte. 2 euro pertsonako
17:00 Zumba herrikoia
18:00 Karaokea
20:00 Laudioko ‘Sorginlarren’ Buruhandi Mitologikoak Sorgina agurtuko dute
20:30 Jaien amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak