→Basauri

Programa | Zientziapolis, San Juan sua eta txapelketak Pozokoetxeko jaietan

Basauri Pozokoetxe jaiak 2016

Ekainaren 22tik 24ra bitartean ospatuko dira San Juan jaiak Pozokoetxe auzoan. Besteak beste, San Juan suaz gain hainbat jarduera antolatu dituzte.

Basauriko hondartza Pozokoetxeko jaietan // Geuria

Ekainaren 22tik 24ra bitartean ospatuko dira San Juan jaiak Pozokoetxe auzoan. Besteak beste, San Juan suaz gain hainbat jarduera antolatu dituzte: gastronomia lehiaketak, dantzaldiak, erromeriak eta tailerrak izango dira. Aurten berrikuntza bezala, Zientziapolis ekimena antolatu du jai batzordeak.

Pozokoetxeko jaiak 2018 – Egitaraua

Ekainak 22, ostirala
18:00 Txupinazoa eta kalejira
18:30 Entzierro antzeztua
18:30 Igel-toka txapelketa El Rincon de Rufon
20:00-21:30 Tortilla txapelketa
22:00 Follow The Party DJak

Ekainak 23, larunbata
08:00 Txupina
11:00 Umeentzako jarduerak
12:00 Basauriko trikitilariak
13:00 Apar-festa
17:00 Zientziapolis: plastilina ekologikoa, burbuila erraldoiak, esnearekin margotzea, elurra udan, kromatografia, ilusio optikoak…
18:00 Txitxarrilloa
18:00 Futbolin txapelketa El Rincon de Rufon
20:30 Txokolatada
22:00 San Juan sua
23:00 Erromeria: Ezetz

Ekainak 24, igandea
08:00 Txupina
09:00-15:00 Paella txapelketa
12:00 Danbolin Txistu Elkartea
12:30 Perkusio-tailerra birziklatutako objektuekin
16:00 Mus txapelketa Victor Berria tabernan
17:00 Dantza erakustaldia: The Master gimnasioa
17:00 Enkanteko Tute txapelketa El Rincon de Rufon
18:30 Jolasak ‘Made in Pozokoetxe’
21:00 Jaien amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak