→Basauri

Basauriko San Fausto jaiak izango dira urriaren 7tik 15era bitartean

basauri jaiak 2016 kartel irabazleak

Herriko Taldeak dagoeneko egitaraua prestatzen dabil. Motorrak berotzeko kartel lehiaketa abiarazi du Basauriko Udalak eta 1.950 euro banatuko dituzte.

2017ko Sanfaustoek dagoeneko data badute. Hain zuzen, urriaren 7tik 15era bitartean ospatuko dira Basauriko jaiak. Herriko Taldeak dagoeneko egitaraua prestatzen dabil, hala ere, motorrak berotzeko kartel lehiaketa abiarazi du Basauriko Udalak.

Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 30era arte (txikiak) eta abuztuaren 30era arte (orokorra). Lehiaketako oinarriak esteka honetan daude eskuragarri. Interesdunek euren lanak aurkeztu beharko dituzte udaletxeko Herritarrei Arreta eta Informazioa Emateko Bulegoan, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara. Kartel txikien kasuan, aukera dago partaideek bakoitzaren eskolan entregatzea eta ondoren Zoroak koadrilako ordezkariek jasoko dituzte.

1.950 euro saritan

Aurreko urteetan bezala, lau kategoria izango ditu San Fausto 2017 kartel lehiaketak: orokorra, lokala, gazteak eta txikiak. Jaiak iragartzeko epaimahaiak hautatuko duen kartelaren egileak 1.500 euro jasoko ditu eta udalerriko diseinurik onenarentzat 300 euroko akzesita banatuko du epaimahaiak.

Gazteak kategorian irabazleak jasoko ditu: Basauriko Kirolak erakundeko igerilekuan ordubeteko egonaldia eta ondorengo askaria kafetegian (gehienez ere 15 lagunentzako), eta Basauriko Indoor Multiabentura Parkerako lau sarrera (bi orduz bertan jarduteko). Gainera, Zoroak koadrilak 100 euroko txartela emango dio irabazleari Basauriko dendetan gastatzeko.

Txikiak kategorian hauek dira garaileak lortuko dituen sariak: Social Antzokiko haur-ikuskizunetarako lau sarrera eta zinemarako beste lau sarrera. Zoroak koadrilak 50 euroko txartela emango dio Basauriko dendetan gastatzeko.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|