→Basauri

Alaia Martin, Etxahun Lekue, Uxue Alberdi eta Arkaitz Estiballes San Migeleko Bertso saioan

basauri san migel jaiak 2016 bertso jaialdia kartela

Irailaren 25ean, igandez, izango da Bertso Jaialdia Ixatxak parkean. San Migeleko jaiak hilaren 24an hasiko dira eta urriaren 2ra arte luzatuko dira.

Irailaren 24an, larunbatez, hasiko dira San Migeleko jaiak, Basaurin. Mikelats Kultur Elkarteak egitarauaren berri emango du egunotan, baina dagoeneko Bertso Jaialdiaren data argitaratu du Basauriko Balendin Enbeita Bertso Eskolak.

Irailaren 25ean, igandez, izango da saioa Ixatxak parkean 12:30etik aurrera. Bertan arituko dira Alaia Martin, Etxahun Lekue, Uxue Alberdi eta Arkaitz Estiballes bertsolariak. Aratz Beranoagirre gai-jartzailea izango da.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|