→Basauri

[Programa] San Migeleko jaiak izango dira irailaren 24tik urriaren 2ra bitartean

basauri sanmigelak jaiak 2015 1

Bizikleta-martxa, herri kirolak, bertso saioa, umeentzako jarduerak eta musika kontzertuak, besteak beste, antolatu ditu Mikelats Kultur Elkarteak.

San Migeleko jaiak ate joka dabiltza. Irailaren 24an, larunbatez, jaien hasierako txupinazoa eta koadrilen desfilea izango da eta urriaren 2ra arte jaigiroa izango da Basauriko auzoan. Bizikleta-martxa, indaba-jan herrikoia, herri kirolak, bertso saioa, umeentzako jarduerak eta musika kontzertuak, besteak beste, antolatu ditu Mikelats Kultur Elkarteak.

San Migeleko jaiak 2016 – Egitaraua

Irailak 23, ostirala

22:00 Musika kontzertua Ixatxak parkean: Kauce. Bideoklip berria grabatuko dute

Irailak 24, larunbata

11:00 IV. Bizikleta-martxa San Migeletik. Bildutako dirua Andrey auzotarrarentzako izango da (izen-emateak: 1 euro)

17:30 Koadrilen topaketa Taberna Nagusian

18:00 Koadrilen jaitsiera Taberna Nagusitik

19:00 Pregoia, txupinazoa eta jaitsieraren sari-banaketa

22:30 Kontzertua: Ze Esatek! + Honat erromeria

Irailak 25, igandea

09:30 Indaba-jan herrikoia egiteko sakramentuak, ogia, ardoa eta postrea biltzea

10:00 Agroekologia, tokiko artisautza eta gizartaratze azoka

12:30 Bertso saioa Ixatxak parkean: Alaia Martin, Etxahun Lekue, Uxue Alberdi eta Arkaitz Estiballes

13:30 Herri kirolak

14:00 Indaba-jana

17:00 Dardo txapelketa

17:00 Koadrilen arteko XII. Olinpiadak

19:00 Erromeria

Irailak 26, astelehena

16:45 Txikientzako askaria

17:00-20:00 Ludoteka eta ipuin-kontalaria (3-9 urte)

17:00-20:00 Bike balance + Sukaldari txikiak + Surf zirkuitoa (9-16 urte)

18:00 Nazioarteko IX. Partxis txapelketa

20:00 IX. Mus txapelketa Alzaga eta Saibimendi tabernetan

Irailak 27, asteartea

17:00-20:00 Puzgarriak (4-9 urte)

17:00-20:00 Arku tiroa + Futbolin erraldoia  + Sumoa + Zuhaitz eskalada (9-16 urte)

18:00 Nazioarteko IX. Partxis txapelketa

19:00 Txokolatada

20:00 IX. Mus txapelketa

Irailak 28, asteazkena

17:00 Haurrentzako tailerrak saskibaloi zelaian

17:00-20:00 Jolas erraldoien karrusela (4-9 urte)

17:00-20:00 Zezen mekanikoa + Amerikar pista + Karts zirkuitoa (10-16 urte)

18:00 Nazioarteko IX. Partxis txapelketa

18:00 XI. Igel txapelketa Saibimendi tabernan

20:00 IX. Mus txapelketa

Irailak 29, osteguna

17:00-20:00 Tirolina handia eta txikia + Giza futbolina + Roller ball (10-16 urte)

17:00-20:00 Zirku tailerra + Puzgarriak (4-9 urte)

17:30 Umeentzako tailerrak Asebi Arantza Bifidoa eta Hidrozefalia Bizkaia Elkartearen eskutik

18:00 Nazioarteko IX. Partxis txapelketa

19:00 Jaikide diskofesta

19:00 Meza nagusia

19:30 Buruhandiak eta Etxebarria Aita-seme trikitilariak

19:30 Txorizoa sagardotan egosia

20:00 IX. Mus txapelketa

Irailak 30, ostirala

11:00-14:00/16:00-19:00 Amerikar pista + Zezen mekanikoa Gernika kalean (3-16 urte)

11:00-14:00/16:00-19:00 Aitite-Amamentzako gynkana + Makillaje tailerra Hernan Cortes plazan

19:00 Sardina-jan herrikoia

19:00 Premini mailaren saskibaloi erakustaldia: Sofia Taramona eskola + Gaztelu eskola + Bidaideak bsr (Bilbo)

20:00 Aerobic eta zumba erakusketaldia

22:00 XXV. Futbolin txapelketa

23:00 Kontzertua: Real Straits

Urriak 1, larunbata

11:30 Tiragoma

12:00 Buruhandiak

14:00 VI. Paellada herrikoia

18:30 Playback lehiaketa

23:00 Kontzertua: Mago de Oz

Urriak 2, igandea

10:00 III. Benjamin Futbol Txapelketa: San Migel + Danok Bat + Athletic Club + Ariznabarra (Gasteiz) + Amistad (Torrelavega) + Oriente Arriondas (Asturias)

10:00 V. Marmitako eta XXXI. Tortila lehiaketa. Izen-emateak

12:00 Euskal Dantzak

14:00 Marmitako eta Tortila txapelketen sari-banaketa

19:30 Jai-amaiera

Gora