Urriak 11 dituen honetan Txikien Eguna ospatzen da Basauriko jaietan. Aurten, Basauriko jai herrikoien 50. urteurrenean, jarduera bat berreskuratu nahi izan dute Herriko Taldeaketik: Pleno Txikia, alegia. Bertara kuadrilletako hainbat ume gerturatu dira June eta Pablo alkate txikiei, Andoni Busquet alkateari eta Aritz Urtiaga Herriko Taldeakeko presidenteari galderak egiteko.
