→Basauri

Programa | Basauriko 50. jai herrikoien egitaraua hemen da!

Urriaren 6an hasiko dira Basauriko jaiak. Aurten sanfaustoek 50 urte bete dituzte, eta horren harira, jarduera bereziak antolatu ditu Herriko Taldeakek.

Urriaren 6an, larunbatez, hasiko dira ofizialki Basauriko jaiak eta hilaren 14ra arte luzatuko dira. Aurten sanfaustoek urte berezia ospatuko dute, 50 urte bete baitituzte. Hori ospatzeko jarduera bereziak prestatu dituzte aurten Herriko Taldeaketik. Besteak beste, urriaren 5ean, jaien hasieraren bezperan, 50. urteurrenaren gala antolatuko dute Social Antzokian, eta jai egitarauaren barruan lehen egiten ziren ekintza batzuk berreskuratuko dituzte. Gainera, sanfausto jai herrikoien 50 urteak jasotzen dituen liburua eta dokumentala argitaratu berri dituzte.

PDF formatuan deskargatu nahi baduzu, hemen duzu esteka zuzena: Basauriko Jaiak 2018 – Egitaraua PDF. Era berean, jaietan zehar, selfie lehiaketa antolatu dute. Partaideek kuadrillen lonjak biistatu beharko dituzte eta jaietako 50 kartelekin selfiak egiten. Parte-hartzaile guztien artean sari bat zozketatuko du Herriko Taldeakek. Parte hartu nahi duenak argazkiak bidali beharko ditu herrikotaldeak50urte@gmail.com helbide elektronikora.

Basauriko jaiak 2018 – Egitaraua

Urriak 5, ostirala – 50. urteurren jaia
20:30 Jai herrikoien eta Herriko Taldeak-en 50. urteurrenaren oroitzapen gala Social Antzokian
22:00 Pintxo-potea San Fausto plazaren inguruetan
22:00 50. urteurrenaren jaia eta ospakizuna San Fausto plazan: Batek Daki erromeria

Urriak 6, larunbata
11:00 Tute txapelketa Artunduagako bolatokian
12:00 “La banda de Arruti” nobelaren ibilbide literarioa udaletxetik Jon Arretxerekin (erderaz)
18:00 Kuadrilen elkarretaratzea udaletxean
18:10 Alkate txikiei eta kuadrilei harrera eta aurkezpena udaletxean
18:30 Omenaldia pregoilariei: 1978ko Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordea
18:35 Eskarabileraren aurkezpena
18:35 Alkate txikien agurra
18:45 Alkatearen agurra
18:50 Herriko Taldeaken agurra
18:55 Pregoia udaletxetik
19:00 Txupinazoa udaletxetik
19:00 Kuadrilen jaitsiera Eskarabilerarekin: Ogeta Bat, Zigorrak, Basajaunak, Edurre, Zoroak, Txano Gorritxu ta otso maltzurra, Alaiak, Itsaslapurrak, Basatiak, Laguntasuna, Txikerrak, Mozkorrak, Aldatxa, Hauspoak, Ontzak, Urbiko Lagunak. Jaitsieran Bingen Anton Ferrerori lore eskaintza egingo diote kuadrilek
21:30 Jaitsieraren amaiera Solobarria plazan. Jaitsierarik onenari Eskarabilera Saria
21:30 Kalejira Gazteleku fanfarrearekin oinezkoen kaleetatik
22:00 Disko festa Sound gazteentzat Solobarria plazan
22:30 Euskal jaia Arizgoiti plazan: Hesian + Ozen erromeria
23:59 Dantzaldia San Fausto plazan: Stereo orkesta

Urriak 7, igandea
09:00 Txupina udaletxetik
09:30 Calva txapelketa Artunduagako bolatokian
10:00 Gaiteroen diana Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroekin
11:00 Esku pilotaren Basauri-Euskal kopa 2018 txapelketaren finalaurrekoa Artunduagako frontoian
11:00 Banakako hiru tabloi txapelketa herrikoia Artunduagako bolatokian
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Umeentzako parkea Bizkotxalden
11:30-13:30 XVI. Paella txapelketa Solobarriako karpan. Herrikoia eta kuadrilen artekoa. Izena ematea 11:30etik 12:30era
12:00 Ekialdeko GO jokoa ikasteko tailerra San Jose ikastetxean
12:00 Aldibereko xake-joko partidak 20 tabloietan San Jose Ikastetxean, Mario Gomez Maisu Handiaren eskutik
12:00 Basauriko Musika Eskolaren musika-tresna taldeen emanaldia San Fausto plazan
12:00 Euskal Dantzen emanaldia Arizgoiti plazan: Agintzari, Basauritar, Edurre, Aritz Berri, Etorki, Oinarin eta Durundi Barri dantza taldeak
13:00 Globoflexia tailerra Galizia kalean
13:00 Gilda-jan herrikoia Uribarri kalean. Eneritz eta Ibonen musikarekin
13:00 Gelo tronpalaria-ren emanaldia Social Antzokiaren aurrean
13:30 Kalejira oinezkoen kaleetatik: Sugarri Show
16:00 Skate Eskola eta erakustaldia A.S.B. taldearen eskutik Basozelaiko pistetan
17:00 Kuadrilen elkarretaratzea Solobarrian eta ondoren danborrada Artunduagaraino
17:30 XI. Tiragoma lehiaketa San Fausto plazan
17:30 Txikien danborrada Ogeta Bat kuadrillaren lonjatik
18:00 Peta ta Kutxo pailazoak San Isidro plazan
18:00 III. Motorren kontzentrazioa Basatiak kuadrillaren lonjan
18:00 Basconiaren partidua Artunduagan: Basconia vs Pasaia K.E.
18:30 Gaztela eta Leongo dultzaineroekin kalejira
19:00 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Pérgola
19:30 Txistorra-jan solidarioa San Pedro plazan Sara Fernández Pérezen alde
19:30 Euskal erromeria San Fausto plazan
19:30 Labeldun txahalaren erretzea eta dastatzea Arizgoiti plazan (euro 1)
19:45 Kuadrilen arteko zaku-lasterketa Artunduagako futbol zelaian
20:00 Dantza lehiaketa Laguntasunak kuadrilaren lonjan
20:00 Kantaldia Solobarrian
20:30 Magia eta Clown ikuskizuna Arizgoiti plazan: Los Bam Bam
21:00 Bingo solidarioa Zigorrak kuadrilaren lonjan Sara Fernández Pérezen alde
22:00 Kandela australiarren lasterketa Mojaparte plazan

Urriak 8, astelehena
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Gaztela eta Leongo dultzaineroekin kalejira
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
14:00 Karparamartxoa Solobarrian kuadrilentzat
15:30 Buruhaundien lehiaketa Solobarriako karpan
17:00 Zurra-tripontzien txapelketa Solobarrian
17:00 Kuadrila txikien arteko II. 3×3 Saskibaloi txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
18:00 Txikientzako dantzaldia San Isidro plazan: Partyman
18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin
18:30 Kuadrilen arteko XI. 3×3 Saskibaloi txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
19:00 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Dantza Alai taldea
19:00 Kuadrillen arteko XIII. Abarka jaurtiketa txapelketa San Fausto plazan
19:30 Dantza-agerketa Arizgoiti plazan: Biarte Dantza Eskola
20:00 Zezen mekanikoaren txapelketa San Fausto plazan. Herrikoia eta kuadrilen artekoa. Izen ematea ordu erdi lehenago
21:00 Kuadrillen arteko IV. Bizikleta Motelen lasterketa San Pedro elizaren aurrean
22:00 Bakarrizketak Arizgoiti plazan: Raúl Massana, Valeria Ros eta Patricia Espejo
23:00 Playback-a Zoroak kuadrillaren lonjan

Urriak 9, asteartea – Jubilatuen eguna
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Gaiteroen diana Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroakekin
10:30 Igel-toka txapelketa herrikoia San Fausto plazan, bikoteka
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
14:00 Bazkari eta jai handia aitite-amamentzat, jubilatuen egoitzetan eta Solobarriako karpan
17:30 Txikientzako tailerrak, jokoak eta ekintzak Mojaparte plazan
17:30 Kuadrillen arteko V. Esku Pilota txapelketa Soloarteko frontoietan. Izena ematea ordu erdi lehenago
18:00 Txitxarriloa San Fausto plazan: Jamaika taldea
18:30
 Kalejira Triki Bidebietarekin
19:00 Bilbotarrak taldearekin kalejira oinezkoen kaleetatik
19:00 Sardina-jan solidarioa “Formarte”-ren alde Arizgoiti plazan. Eneritz eta Ibonen musikarekin girotuta. Pintxoa 0,50 euroan
19:30 Odoloste-jan solidarioa San pedro plazan Sara Fernández Pérezen alde. Eneritz eta Ibonen musikarekin girotuta
20:00 Kuadrillen arteko lokotxen txapelketa Autonomia kalean
20:30 Olagarro-jan solidarioa Mozkorrak kuadrillaren lonjan, Sara Fernández Pérezen alde
21:30 Musika emanaldia Arizgoiti plazan: Alma Maria y Los Tres Sudamericanos + Guateque años 60 y 70
22:00 Bakarrizketa Urbiko Lagunaken lonjan: Anjel Collado

Urriak 10, asteazkena
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Gaztela eta Leongo dultzaineroen kalejira
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
18:00 Zientzia tailerrak (blandiblú eta sumendia) txiki eta gazteentzako Pedro Lopez Cortazar plazan
18:30-19:45 Tortilla lehiaketa Solobarriako karpan, herrikoia eta kuadrilentzako
18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin
19:00 Zurrakapote dastatze herrikoia Solobarriako karpan
19:00 Kuadrillen arteko zurrakapote txapelketa Solobarriako karpan. Dastaketaren bitartean, sortu berri den “Zurrakapote Kofradia Alaiak” Herriko Taldeaki, bere 50. urteurrena dela eta, opari bat emango dio eta ohorezko kofrade izendatuko du
19:00 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Las Palmeras taldea
19:30 Euskal erromeria San Fausto plazan
20:00 Kalejira familia guztiarentzat Iluminatic taldearekin Begiralekuetan
20:00 Heavy eguna Basatiak kuadrillaren lonjan
22:00 Joarekada Mozkorrak kuadrillaren lonjatik
23:00 Erromeria herrikoia Arizgoiti plazan: Arizgoiti taldea
23:59 VII. Sandwich-jan solidarioa Sara Fernández Pérezen alde Arizgoiti plazan

Urriak 11, osteguna – Txiki eguna
09:00 Txupina udaletxetik
09:30 Txikien Plenoa udaletxean
10:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira Alkate txikiekin udaletxetik Soloarte ikastetxeraino Bizkaiko Gaiteroekin
11:00 Alkate txikien hitzaldia eta txupina Soloarte ikastetxean
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Haurrentzako txatxi parkea Soloarte Ikastetxean
11:15 Haurrentzako tailerrak eta marrazki-lehiaketa Soloarte Ikastetxean
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
13:00 Txikien II. Gran Prixa Arizgoiti plazan
13:00 Lore-eskaintza Eskarabilerari eta Manuela Egigureni
14:30 Emakumeen XVI. bazkari herrikoia Solobarriako karpan
17:00-21:00 Porroi dekoratuen txapelketa txiki eta nagusientzat Txanogorritxu ta otso maltzurra kuadrillaren lonjan
18:00 Txikien karaoke lehiaketa Laguntasuna kuadrillaren lonjan
18:30 Haurrentzako askaria Soloarte Ikastetxean
18:30 Kalejira Gazteleku fanfarrearekin
19:00 Pintxo-pote solidarioa Sara Fernández Pérezen alde Arizgoiti plazan
19:00 Txitxarriloa Solobarriako karpan: Nectar taldea
19:00 Kalejira Triki Bidebietarekin
19:00 Ohiko aulkien jokoaren kuadrillen arteko txapelketa Arizgoiti plazan
19:30 Euskal erromeria eta larraindantza San Fausto plazan
20:00 Kuadrillen arteko VI. Futbolin txapelketa Nai Lua Teterian (Arabaren kalean)
20:00 Gaueko Milia herrikoia Begiralekuetan
20:00 Karaoke lehiaketa Laguntasuna kuadrillaren lonjan
20:00 Zurraren VI. Gran Prixa ArizgoitI plazan
20:30 Kontzertua Begoñako Andra Mari kalean: The Sherif Band
21:00 Zapitxoaren kuadrillen arteko jokoa Begoñako Andra Mari kalean
21:15 Suzko zezena Arizgoiti plazan
21:30 Porroi dekoratu onenaren sari banaketa Txanogorrritxu ta otso maltzurra kuadrillaren lonjan
21:30 VI. Zurra-pon txapelketa Mojaparte plazan
22:30 Kontzertua eta erromeria Arizgoiti plazan: El Rey del Glam (Alaskaren tributoa) + Ezetz erromeria
23:30 Traineru erraldoia Begiralekuetan
23:59 Dantzaldia San Fausto plazan: Pensilvania
23:59-03:30 Alkohol eta drogen testa egiteko karpa Arizgoitin

Urriak 12, ostirala – Indaba eguna
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Gaiteroen diana Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroekin
10:00 Beteranoen IV. Futbol Eskarabilera Trofeoa, Baskonia, Athletic Club eta Real Sociedad-en artean, Soloarte zelaian
10:00 Petanka txapelketa Artunduagako bolatokian
11:00-15:00 + 16:00-20:00 Elkartasun azoka Solobarrian, Gaizka Hernández Yagüeren alde
11:00 Kuadrila txikien arteko V. Txapelketa Arizgoiti plazan: tripontziak, partxisa, sokatira, zaku-lasterketa, abarka eta txapela jaurtiketa, irrintzi  lehiaketa, buruhandien txapelketa, aulkien jokoa, artaburuen txapelketa eta Molto motorren lasterketa
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Spiderclimbing, bumperball eta surf oholtza Bizkotxalden
11:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira Arizgoititik
12:00 Herri Kirolak San Fausto plazan
12:00 Eskualde osoko Txistularien Kontzentrazio Handia
13:00 Tarumba perkusio taldearekin kalejira oinezkoen kaleetatik
13:30 Apar jaia San Pedro plazan
15:00 XXV. Indaba-jan herrikoia Solobarria-ko karpan
16:00 Txikichef sukaldatzeko tailerrak Mojaparte plazan
17:00 XXV. San Fausto Halterofilia txapelketa San Fausto plazan
17:00 Partxis azkarra Basatiak kuadrillaren lonjan
17:00 Pasabolo txapelketa Artunduagako bolatokian
17:30 Eskubaloia Kalean San Fausto torneoa Bizkotxaldeko kantxetan
18:30 Kuadrillen arteko VIII. Poker txapelketa Urbiko Lagunak kuadrillaren lonjan
18:30 Kalejira Gaztela eta Leongo dultzaineroekin
19:00 Txitxarrilo eta dantza txapelketa herrikoia Solobarriako karpan: Amigos del Swing taldea
19:00 XII. Hirugihar-jan solidarioa Sara Fernández Pérezen alde Arizgoiti plazan. 0.50 euroan pintxoa
19:00 Pintxo-jan solidarioa Sara Fernández Pérezen alde Doctor José Garai kalean
19:00 Txokolate-jan solidarioa Sara Fernández Pérezen alde San Pedro plazan. Eneritz eta Ibonen musikarekin girotuta
19:30 Gynkana Zoroak kuadrillaren lonjatik
20:00 Muskuilu-jan herrikoia Basatiak kuadrillaren lonjan
20:00 Kale ikuskizuna Begiralekuetatik: Big Dancers
22:00 Su artifizialen ikuskizuna Artunduagatik: Pirotecnia Zaragozana
22:30 Kontzertua Arizgoiti plazan: Doctor Deseo
22:30 Mata-porroi txapelketa Basajaunak kuadrillaren lonjan
23:00 Galtzontzillo eta kulero lasterketa Social Antzokitik Correoseraino eta buelta!!!
23:59 Dantzaldia San Fausto plazan: Kosmos
23:59 «San Faustoren omenezko topa», Zigorrak kuadrillaren lonjan
23:59 V. Linbo txapelketa Basatiak kuadrillaren lonjan

Urriak 13, larunbata
09:00 Txupina udaletxetik
09:30 XL. Baserriko produktuen erakusketa Uribarri kalean
10:00 Gaiteroen diana Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroekin
10:00 Banakako Leongo boloen txapelketa Artunduagako bolatokian
10:00-13:00 Akuarelista taldea goizeko ekitaldiei kolore ematen
11:00-14:00 + 16:30-19:00 Artisau gazteen erakusketa Begiralekuetan
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Egurrezko joko dibertigarriak eta trenen zirkuitua Bizkotxalden
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Aerotrin, bikelooping eta F1-eko simulagailuak Mojaparte plazan
11:00-14:00 + 16:00-18:00 III. Scalextric San Fausto lehiaketa Mojaparte plazan
11:30 Prozesioa eta Santuari lore eskaintza, San Fausto kaletik San Pedro elizaraino, Erandioko bandak lagunduta
11:30 Txikientzako kalejira Begiralekuetatik Pedro Lopez Cortazar plazaraino: ‘Historias de un baúl’, Cia Trotamundos
12:00 Binakako leongo boloen txapelketa Artunduagako bolatokian
12:00 Kuadrilletako hildakoen omenezko meza San Pedro elizan
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
12:45 Sokadantza Edurre Dantza Taldearekin San Fausto plazan
13:15 Santua San Fausto kalera itzultzeko prozesioa
13:40 “San Faustoren ereserkiaren” interpretazioa santuaren gunean Danbolin Txistulari Elkartearen eskutik
13:45 Dantza egiteko musika San Fausto kalean Erandioko bandarekin
14:00 Kuadrillen argazki ofiziala San Fausto plazan
15:00 Kuadrilen XLVIII. Bazkaria Arizgoiti plazan
16:00 Kuadrillen arteko VI. Irrintzi txapelketa bazkarian zehar
16:00 IV. Skate txapelketa Embarkan: Opena + Best Trick-a (+16 urte)
17:15 Kuadrillen arteko Sokatira txapelketa San Fausto plazan. Sokatiraren azken saioaren aurretik, txapela jaurtitzea Edurre kuadrillak antotaluta
18:00 Txikientzako dantzaldia Bizkotxalden: Kantu Kolore
18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin
19:30 Kalejira oinezkoen kaleetatik: Rockalean taldea
19:30 Dantza egiteko musika Solobarriako karpan Erandioko bandarekin
20:30 Txorizo-tripontziak Arizgoiti plazan
22:30 Kontzertua Arizgoitin: La Tokokera + Amparanoia
23:59 Dantzaldia San Fausto plazan: Remix

Urriak 14, igandea
09:00 Txupina
09:30 XXXIX. Artisautza azoka Uribarri kalean. Erakusketa bitartean, Herri Kirolen erakustaldia Mojaparte plazan
09:30 VII. Mahai-teniseko txapelketa herrikoia Urbiko kiroldegian
10:00 
Diana Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroekin
10:00 Mahai-teniseko Euskal Ligaren kontzentrazioa Urbiko kiroldegian
11:00 Emakumezkoen partidua eta Basauri-Euskal Kopa 2018 esku pilotaren txapelketaren final handia Artunduagako frontoian
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Umeentzako parkea San Fausto plazan
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Atezaindegi puzgarria, amerikar pista, sumo, bungue run, bateaz jotzeko tunela eta labirintoa Bizkotxalde parkean
11:30-14:00 + 16:00-18:00 Txu-txu trena Begiralekuetatik
11:30-13:30 V. Marmitako lehiaketa Solobarriako karpan
12:30 Kalejira oinezkoen kaleetatik: Sardina Bakalau
17:30 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Galea taldea
17:30 Bertso saioa Solobarriako karpan: Oihana Bartra, Igor Elortza, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Arkaitz Estiballes
20:00 Jaien amaiera Arizgoiti plazan. Hasieran sorpresa
21:15 Bideo-mapping-a Arizgoitiko plazan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak