→Basauri

[Bideoa] Grand Prix Txiki, sei probako gynkana Basauriko jaietan

Nagusien Grand Prix Zurra txapelketak sei urte bete ditu aurtengo sanfaustoetan eta Zigorrak koadrilak erabaki du txikientzako ere antzeko gynkana bat egitea, Grand Prix Txiki deritzona.

Guztira, sei proba bete behar izan dituzte eta horietan lortutako puntuazioaren arabera, lehen, bigarren eta hirugarren sariak banatu dituzte: San fausto jaien eta Basauriren inguruko test bat zuzen bete, urtean dagoen sagar bat ahoarekin hartu, bola-jana jokoan ahalik eta pilota gehien hartu, soka batetik zintzilik dagoen donuts bat jan, egosita dagoen arrautza topatu eta herriarekin lotura duen abesti bat kantatu.

Gora