→Basauri

[Bideoa] Laguntasuna eta Urbiko Lagunak, sokatiran txapeldun sanfaustoetan

Laguntasunako eta Aldatxako emakumeak heldu dira sokatira txapelketan finalera. Ez da lehen urtea finalera heltzen direla. Aurten, Laguntasunakoek bi tiradak irabazi eta eurek jasoko dute txapela jai bukaerako ekitaldian.

Gizonetan, ordea, sorpresa galanta hartu dugu. Urbiko Lagunakek bidean utzi du Ontzak koadrila, finalera heldu eta bertan Edurreri irabazi. Ederra egin dute Urbikoek eta ederto ospatu ere, koadrila guztia San Fausto plazaren erdian saltoka eta kantuka.

Gora